EHUren 33. Udako Ikastaroek 131 jarduera eskainiko ditue

Nagore Ferreira Zamalloa 2014-04-07 15:33   jardunaldiak

Inoizko eskaintza anbizino handikoena izango dabe EHUren Udako Ikastaroek, Iñaki Goirizelaia errektoreak aurkezpenean nabarmendu dauenez. 33. edizinoak 131 ikastaro, mintegi, tailer, eskola eta jardunaldi ditu aukeran, eta 21 euskeraz izango dira. Makinatxu bat gai jorratuko ditue, besteak beste, zahartzea, ingurugiroa eta jasangarritasuna, hondakinen kudeaketea, demografia, drogen konsumoa eta 36ko gerrea.

Inoizko eskaintza anbizino handikoena izango dabe EHUren Udako Ikastaroek, Iñaki Goirizelaia errektoreak aurkezpenean nabarmendu dauenez. 33. edizinoak 131 ikastaro, mintegi, tailer, eskola eta jardunaldi ditu aukeran, eta 21 euskeraz izango dira. Makinatxu bat gai jorratuko ditue, besteak beste, zahartzea, ingurugiroa eta jasangarritasuna, hondakinen kudeaketea, demografia, drogen kontsumoa eta 36ko gerrea.

Bilbon egin dabe prentsaurreko aurkezpena, BBVA Fundazinoren egoitzan, eta bertan izan dira Iñaki Goirizelaia EHUko errektorea, udako ikastaroen zuzendari Jose Luis de la Cuesta eta BBVAko komunikazino arduradun Silvia Churruca.

Aurten barritasun ugari izango dirala esanez, hasi dau prentsuarrekoa Goirizelaiak, eta horretako bat da anbizino handiko eskaintzea atondu dabela. Jarduerei, hizkuntzei eta guneei jagokienez da aurtengo edizinokoa inoiz baino anbizino handikoena, adierazo dau. 131 jardueretatik gehienak ikastaro eta mintegiak dira, baina badagoz 17 kongresu, 12 eskola eta 10 tailer, berbarako. Hizkuntzak dirala eta, euskereak eta ingelesak protagonismo handiagoa eukiko dabe. Hobetu beharra egoan gaia zan, esan dau errektoreak. Euskerazko 21 ikastaro izango dira. Jarduera gehienak Donostian badira be, edizino honetan Bilbok eta Gasteizek pisu handiagoa hartuko dabela aurreratu dau.

Igaz 7.000 parte-hartzailetik gora izan zituen EHUren Udako Ikastaroek, eta aurten be kopuru horretarako ailegetako asmoa daukie antolatzaileek, De la Cuestak adierazo dauenez. Euskerazko eskaintzearen artean, bertsolaritzea izan dau berbagi ikastaroen zuzendariak. Bertsolaritzea eta ahozkotasuna hizkuntza arautuan eta bertsolaritzea gaurko gizartean landuko ditue, besteak beste. Etxepare Institutuagaz batera, Julio Caro Baroja eta Txillardegi aztertuko ditue. Euskal Zinema: zinemagileen hiru belaunaldi kongresuaren barri be emon dau, nahiz eta zehaztasun bark.

Hamazazpi ziklotan banatu dabe eskaintza osoa, gaiaren arabera: gizartea; hizkuntzalaritza eta literaturea; ekonomia; psiologia; osasun zientziak; zuzenbidea; informazino zientziak eta komunkazinoa; hezkuntzea; historia eta kulturea; bertsoa unibersidadean; kirola; bizitzaren bidaia; energia, ingurumena eta garapen jasangarria; zientzia eta teknologia; nekazaritza; unibersidadea; eta, atzerritarrentzako hizkuntzak. Gaurkotasun handiko jakintza arloak eta gaiak jorratuko ditue bagilean, garagarrilean eta abuztuan. De la Cuestak horreetako batzuk aitatu ditu: sare sozialak, garraiobidea eta azpiegiturak, cannabisari buruzko politikak, nerabeen sexu-hezkuntzea, genero auziak, kooperatibak, demografia eta abar.

Ikastaroen zuzendari lanetan ibiliko dira, besteak beste, Mariasu Landa, Iñigo Lamarca, Andoni Egaña, Izaskun Landaida, Bernabe Tierno, Espido Freire, Luisa Etxenike eta Juanjo Alvarez. Matrikulea egiteko epea maiatzaren 5ean hasiko da, eta bagilaren 1etik aurrera % 20 karutuko da. Bekak eskatzeko azkenengo eguna apirilaren 30a da. Argibide gehiago gura izan ezkero, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu