'Toponimia Administrazinoaren eguneroko jardunean ikastaroa egingo da abenduaren 9an, Baionan

Bizkaie! 2013-12-09 10:30   jardunaldiak

Euskaltzaindiak eta Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) lankidetzan antolaturiko Toponimia Administrazinoaren eguneroko jardunean ikastaroa egingo da Baionan, EEPren egoitzan, gaur, abenduaren 9an. Herrietako toponimia ikertu, finkatu, erabili eta zaintzeko ikastaroa izango da.

Akademiako iturriek jakinarazo dabenez, ikastaroa Onomastika batzordeko ondoko kideek emongo dabe: Patxi Salaberri batzordeko buruak, eta Patxi Gale, Mikel Gorrotxategi, Paskual Rekalde eta Felix Mugurutza batzordeko kideek.

Gehienbat euskera, urigintza eta kultura alorreko teknikariei zuzenduta dago ikastaroa, eta 9:00etatik 13:00etara egingo da, esan bezela, EEPren egoitzan, Orhi gelan. Egitarau osoa ikusteko klik egin hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu