EIZIEk gaztelaniarako literatur itzulpenaren ganeko lantegia antolatu dau

Bizkaie! 2007-04-19 02:00   jardunaldiak

Ikastaroa maiatzaren 11 eta 12an izango da Gasteizen. Bego Montoriok narratibearen itzulpenaz jardungo dau eta Gerardo Markuletak, barriz, poesiaren itzulpenaz. Manu Lopezek egingo ditu koordinazino lanak.

Bilboko olerkariaren Pariseko egonaldia aztertuko dau Blas de Otero egunaren VIII. edizinoak

Bizkaie! 2007-03-15 01:00   jardunaldiak

Blas de Oteroren eguna Bilboko Udalak uriko hiru idazle unibersalenen (Miguel de Unamuno, Gabriel Aresti eta Blas de Otero) memorian ezarri dituan ekitaldien barruan kokatzen da eta hiru jardunaldiok euren jaiotze egunetan ospatzen dira.

Galeusca 2006 topaketek tabua izango dabe ardatz

Bizkaie! 2006-10-31 01:00   jardunaldiak

Euskal Idazleen Elkarteak antolatuta, Galeusca 2006, Galiziako, Euskal Herriko eta Kataluniako idazle alkarteen topaketak Iruñean egingo dira aurten, zemendiaren 1etik 4ra.

Bilbo poesiaz jantziko da aste bi barru

Saioa Torre Gereketa 2006-10-04 02:00   jardunaldiak

Urriaren 16tik 22ra

Tunisiatik etorritako poeta bi, urriaren 16an ospatuko dan Gabriel Aresti Eguna eta Loquilloren kontzertua dira Bilboko Poesia Astearen VII. edizinoaren ekitaldi azpimarragarrienak. Programa osoaren aurkezpena egin dabe Bilbon eta bertan Kirmen Uribe ondarrutarra be izan da.

UEUk zazpi ikastaro eskainiko ditu urrian eta zemendian Eibarko Ikastetxe Nagusian

Bizkaie! 2006-09-25 02:00   jardunaldiak

Udako Euskal Unibersidadea (UEU) batez be udako ikastaroengaitik ezaguna izan arren, urte osoan ikastaroak bultzatzen dihardu, eten bako prestakuntzea urte osora zabaltzeko asmoz, eta urrian eta zemendian zazpi ikastaro eskainiko ditu.

'Gabriel Arestiren Etxea' inoiz baino internazionalago

Bizkaie! 2006-07-11 02:00   jardunaldiak

Eako Herriari Emon Arnasa alkarte kulturalaren ekinbidez, hirugarren urtez zabalduko dira Gabriel Arestiren Eako etxeko ateak garagarrilaren 22an eta 23an. Idazle, poeta, musikari zein literaturzale guztientzako topaketan, aurten poesia eta itzulpena izango dira berbagaiak