'Gabriel Arestiren Etxea' inoiz baino internazionalago

Bizkaie! 2006-07-11 02:00   jardunaldiak

Eako Herriari Emon Arnasa alkarte kulturalaren ekinbidez, hirugarren urtez zabalduko dira Gabriel Arestiren Eako etxeko ateak garagarrilaren 22an eta 23an. Idazle, poeta, musikari zein literaturzale guztientzako topaketan, aurten poesia eta itzulpena izango dira berbagaiak

Eako Herriari Emon Arnasa alkarte kulturalaren ekinbidez, hirugarren urtez zabalduko dira Gabriel Arestiren Eako etxeko ateak garagarrilaren 22an eta 23an. Idazle, poeta, musikari zein literaturzale guztientzako topaketan, aurten poesia eta itzulpena izango dira berbagaiak: batetik, kanpoko zein poesiak izan dauen eragina gurean, batez be 1975etik gaur arte, eta bestetik, gure poesia zelan munduratu behar dogun. Era berean eta Erromako Associacione Culturale alkartearen lankidetzeari esker, Italiako bi poeta izango dira Ean egun bertan egiten dan poesiari eta, oro har, literatureari buruz berba egiten, Cristina Ubax Ali Farah, somaliar-italiar idazlea eta Luca Papini, poeta eta antzerkigilea. Mahai-inguruak, kafe-tertuliak eta poesia errezitaldiak izango dira bi egunotan eta berauetan parte hartzeko ez da aurrez izenik emon behar izango.

'Eako Poesia Egunak' - Egitaraua

- Garagarrilaren 22an, zapatuan:

· 11:30etan: berbaldia Udaletxean. Gaia: 'Zergaitik itzuli zituen Arestik Nazim Hikmet eta Bocaccio?'. Hizlariak: Ralf Streck eta Edorta Jimenez

· 14:30etan: Bazkari herrikoia Bedaronan.

· 17:00etan: Kafe — tertulia literarioa. Gaia:'Egungo Italiako poesia'. Partaideak: Italiatik etorritako poetak: Ubax Cristina Ali Farah eta Luca Papini.

· 21:30etan: Poema irakurraldia musikaz lagunduta, Eako portuan. Italiako poetek eta euskal poetek hainbat testu irakurriko dabez, Jon Piris musikariaren taldearen laguntzinoagaz. Irakurleak: Leire Bilbao, Miren Agune Meabe, Xabier Mendiguren, Joseba Etxebarria eta Gotzon Barandiaran.

- Garagarrilaren 23an, domekan:

· 11:30etan: mahai-ingurua Udaletxean 'Euskal poesiak jaso dituan eraginak'. Hizlaria: Iratxe Retolaza.

· 14:30etan: Bazkaria Natxituko Bolatokian.

· 17:00etan: Kafe tertulia literarioa Natxituko 'Astei' Nekazalturismoan. Gaia: 'Euskal poesia munduratzen'. Gidariak: Fito rodriguez eta Pako Aristi

Jardunaldiei amaierea emoteko, tertuliagaz batera hainbat poetek euren olerkiak irakurriko dabez: Edu Zelaieta, Angel Erro, Leire Bilbao, Sonia Gonzalez...

Aurreko ekitaldiez gain, eta herritarren parte-hartzea bultzatzeko, Ea, Natxitua eta Bedaronako toki esanguratsuenetan panel literarioak jarriko dira idazleen datu eta obren pasarteak eskainiz.

www.larrabetzu.org/literatura

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu