Eguenean abiatuko da 2010eko Literaldia, euskal literaturea Katalunian ezagutarazoteko ekimena

Bizkaie! 2010-03-15 14:09   jardunaldiak

Errezitaldiek, irakurketek, musika-emonaldiek, lehiaketek eta abarrek publiko katalana euskal literaturara hurreratuko dabe. Aurtengoan, ganera, Ipar Euskal Herriko Euskal Kultur Erakundeak sorturiko Batekmila, euskal munduak erakusketeagaz osotuko da jaialdiaren egitaraua. Literaldia’10, martiaren 18an hasi eta apirilaren 23an amaituko da, Sant Jordi egunagaz bat.

Eusko Ikaskuntzak eta EHUk egungo euskal narratibeari buruzko berbaldi-zikloa antolatu dabe Gasteizen

Bizkaie! 2010-03-10 11:50   jardunaldiak

'Gaurko Euskal Narratiba' gaitzat hartuta, danetara, lau berbaldi eskainiko ditue, danak euskeraz, denpora laburrean ospe handia lortu daben emakumezko lau nobelagilek, hain zuzen, Irati Jimenezek, Katixa Agirrek, Uxue Alberdik eta Ixiar Rozasek.

Boinas La Encartada Museoak emakumeen lana nabarmentzeko programa berezi bat antolatu dau

Bizkaie! 2010-03-04 09:41   jardunaldiak

La Encartada Museoaren ekitaldien artean, besteak beste, UPV-EHUko irakasleak diran Arantza Parejak eta Karmele Zarragak 'Mujeres trabajadoras de Bizkaia en imágenes' izenburuko berbaldia emongo dabe, martiaren 4an, 18:45ean.

Eusko Ikaskuntzeak ondare historiko-artistikoagaz loturea daben gaiak aztertzeko jardunaldiak antolatu ditu

Bizkaie! 2010-02-26 13:51   jardunaldiak

Eusko Ikaskuntzako Arte Plastiko eta Monumentalen Sailak lau saiotan egingo dan zikloa antolatu dau. Gasteizko topaketeagaz batera (zezeilak 26-27), Bilbon (martiak 26-27), Donostian (apirilak 16-17) eta Iruñean (maiatzak 28-29) egingo dira jardunaldiak.

'Bilbotarrak historian barrena: 1310-2010. María Díaz de Haroren garaitik gaur egun arte' sinposioa zezeilaren 17an eta 18an Bilbon

Bizkaie! 2010-02-11 14:44   jardunaldiak

Bilbon, Bidebarrietako Liburutegian egingo dan symposiuma aurkeztu dabe gaur, gure uribilduko hainbat pertsonaiaren historian sakontzeko eta ikerketarako eremu barriak zabaltzeko helburuz. Bertara joateko sarrerea dobakoa izango da.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

'Esan lei' Poesia Astea Gernikan, zezeilaren 22tik 28ra bitartean

Bizkaie! 2010-02-10 13:39   jardunaldiak

Amaia Jauregizar, Jose Luis Otamendi, Xabier Montoia eta Ana Cibeira idazleek parte hartuko dabe

'Esan lei' Asteari hasierea emoteko, Amaia Jauregizarrek 'Azazkalak jaten' liburua aurkeztuko dau eta poema batzuk irakurriko ditu. 'Poesia komuneko paperean' ikuskizunak, 'Gura+haize' literatur fantzinearen aurkezpenak eta Txuma Murugarren eta Rafa Ruedaren kontzertuek osotuko dabe egitaraua, besteak beste.

'Literaturea eta musikea euskeraz' programeari esker, berbak eta doinuak buztartuko dira Bilboko Arriaga Antzokian

Bizkaie! 2010-01-08 14:29   jardunaldiak

Urtarrilaren 12an, programeari hasierea emoteko, Xabier Lete idazlea eta Joxan Goikoetxea musikaria batuko dira. Hurrengo errezitaldia martiaren 16an emongo dabe Bernardo Atxagak eta Juan Carlos Perezek. Maiatzaren 10ean, azken errezitaldia izango da, Itxaro Borda olerkariagaz eta Pier Paul Berzaitz konpositore eta abeslari zuberoarragaz, Xanet Arozena gitarristea laguntzaile dabela.

Euskal Kulturearen XI. Jardunaldiak Getxon zemendiaren 20tik abenduaren 3ra

Bizkaie! 2009-11-18 13:33   jardunaldiak

Euskal kulturearen inguruan egiten ari dana Getxon erakustea eta getxotarrei hurreratzea da Getxoko Udalak antolatuta egingo diran Euskal Kulturearen XI. Jardunaldien helburua.

batBIRAlau, euskal kulturearen Nafarroako zirkuitua zemendiaren 22an hasiko da

Bizkaie! 2009-11-17 13:40   jardunaldiak

Zirkuitua zemendiaren 22an hasi eta abenduaren 11n amaituko da, eta formatu zein kalidade handiko bost ikuskizun eroango ditu Uharte, Etxarri Aranatz, Berriozar, Auritz eta Artika herrietara. Ruper Ordorika musikaria eta Euskarazetamol antzerki obrea izango dira, besteak beste, jentaurrean.

»» Ikusi argazki guztiak (0)

Erakunde etiko-erlijiosoen ekintza soziala aztergai Bilbon

Bizkaie! 2009-11-13 14:18   jardunaldiak

Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) Zuzenbide Fakultadeko Bizkaiko Ataleko Estaduko Zuzenbide Eliztarrekoak 'Estadu soziala eta erakunde etiko-erlijiosoen ekintza soziala Europar Batasunean' izenburuko jardunaldia antolatu dau datorren astelehenerako, zemendiak 16, Bilboko Ercilla hotelean, goizeko 9:30etik aurrera.

Bilboko Artelan Berreginen Museoaren 'Artelana bere testuinguruan' berbaldi-zikloa hastear dago

Bizkaie! 2009-10-28 11:09   jardunaldiak

Bilboko Artelan Berreginen Museoak bere bildumako pieza nagusiak sakonago ezagutzera bideratutako 'Artelana bere testuinguruan' berbaldi zikloko denporaldi barria hasiko dau bihar, urriak 29, eta Hammurabiren Kodea eskulturea izango da lehenengo saioko protagonistea. Egitarauaren helburua ikusleak artera hurreratzea da, eskulturak aztertzen dituen eta aztertutako artelan horreek museoan dagozan ganerakoakaz lotzen dituen bisiten bitartez.

8.200 lagunetik gora hurreratu dira III. Mangamor Jaialdira

Bizkaie! 2009-10-23 15:51   jardunaldiak

Aurreko urteetan baino espezializatuagoak izan dira aurten bertaratutako ikusleak. Ostatu-zerbitzuak lagunduta, kanpotik etorritako bisitarien kopuruan izandako gorakadea aitagarria da. Beste probintzia batzuetatik etorritakoak, guztira, 500 baino gehiago izan dira, eta Gipuzkoa, Araba, Nafarroa, Zaragoza, Bartzelona, Valentzia, Madril, Kantabria eta Galizia, barriz, presentzia handiena izan daben lurraldeak.

'Gatazka arteko artea' Nazinoarteko IV. Topaketak Gernikan

Bizkaie! 2009-10-15 12:37   jardunaldiak

Gernikako Artea eta Bakearen Nazinoarteko IV. Topaketak gaur, hilak 15 hasi eta datorren domekan, urriaren 18an amaituko dira.

Badator X. Bilbao Poesia Astea

Bizkaie! 2009-10-13 15:51   jardunaldiak

Aurten, urriaren 14tik 20ra izango da eta Bidebarrieta Liburutegia kokagune nagusitzat hartuz, jentaurrera hainbat poeta eta musikari ekarriko ditu okasinorako antolatu diren ekimen desbardinen bitartez.

Galeusca'09 Arantzazun 'Literatura txikiak, erronka handiak' izenburupean

Bizkaie! 2009-10-08 18:37   jardunaldiak

Euskal Idazleen Alkarteari jagoko aurten Galeusca antolatzea. Arantzazun izango da, urriaren 9, 10, 11 eta 12an, 'Literatura txikiak, erronka handiak' izenburupean.

BLV-ART, Bilbo Zaharra bizibarritzeko egitarau kulturala martxan gaurtik

Bizkaie! 2009-10-08 12:21   jardunaldiak

Abanguardiako arteak Bilboko kaleak hartuko ditu Bilbo Zaharra Kulturarako Zubia programearen hirugarren edizinoari esker. Aurten, sortzaile gazteen lanak ezagutarazotea da helburua eta, horretarako, egitarau barritzailea preparau dabe antolatzaileek. Horretarako, izen esanguratsua jarri jako edizino barriari: BLV-ART.

Japongo musikea, III. Mangamore Kultura Japoniarraren Jaialdiaren ardatza

Bizkaie! 2009-10-06 15:38   jardunaldiak

Mangamore eta Kultura Japoniarraren III. Jardunaldiak urriaren 8tik 12ra bitartean egingo dira Amorebieta-Etxanoko Zelaieta Zentroan. Japongo musika mobimentuak eta estiloak izango dira edizino honetako ardatza.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Edizino Independentearen II. Jardunaldiak Bilbon urriaren 9ra arte

Bizkaie! 2009-10-05 15:49   jardunaldiak

Bilboko liburudenda independenteen alkarteak (Cliblik) antolatuta argitaldari independenteen jardunaldiak martxan dagoz Bilboko Arenalean. Pasa dan zapatuan (Urriak 3) hasi eta datorren barikura arte (Urriaren 9ra arte), astebetez, literatura zirkuituetatik kanpo, badirala beste mundu literario batzuk ezagutarazotea da helburua.

111 Akademiak 'Literaturearen bideak etorkizunean' jardunaldiak antolatu ditu

Bizkaie! 2009-09-25 13:39   jardunaldiak

Jardunaldi honeek 111 Akademiak literatura eta irakurzaletasuna sustatu eta bultzatzeko preparautako egitarauaren barruan antolatu dira, Elkar Aretoen lankidetzeagaz. Helburua literatureak etorkizunean har leiken norabideari buruz hausnarketea egitea da.

'Munduko Jendeak' jaialdiak euskaldunak eta etorkinak batuko ditu Bilbon

Bizkaie! 2009-09-14 15:50   jardunaldiak

Hirugarren urtez, Munduko Jendeak Jaialdiak euskal gizartearen eta Bizkaian bizi diran etorkinen arteko alkarkidetzea sustatuko dau gaurtik irailaren 20ra bitartean. Danetara, 30 ekitaldi baino gehiago antolatu ditue eta, tartean, hainbat herrialdetako produktu tipikoen eta turistikoen erakusketak be izango dira Arenalean jarritako hogeta hamar stand baino gehiagotan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)