Liburu elektronikoa izango da protagonistea urteko azken 'Eztabaidak literaturarekin' saioan

Bizkaie! 2010-12-13 13:06   jardunaldiak

Eztabaidak literaturarekin, jentaurreko elkarrizketearen bitartez literaturako zenbait irudirengana hurreratzea proponiduten dauen Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren ekimenak urteko azken hitzordua aurkeztuko dau bihar, abenduak 14. Ganerako ekimenakaz konparauta, apur bat desbardina izango da, izan be, irakurteko eta literaturara hurreratzeko beste era bat bultzatu daben liburu elektronikoetan zentrauko da.

Getxoko 6 taldek hartuko dabe parte Izarren Distira III. Galan

Bizkaie! 2010-11-19 15:18   jardunaldiak

Gazteen talentua saritzen dauen lehiaketan eurek preparautako ekitaldia ikusi ahal izango da. Oraingoan Artaza Institutoko bi taldek, Aixerrota Institutoko batek, Fadurako beste batek eta San Nikolas ikastaloko bik hartuko dabe parte. Gazte gehienak 13 urtekoak dira eta jantzan egin, abestu eta bakarrizketaren bat eskainiko dabe.

Matematiken eta literaturearen arteko hartu-emonak aztertuko ditue Bilbon

Bizkaie! 2010-11-15 14:17   jardunaldiak

Hitzordua zemendiaren 16an, 19:30ean, Bilboko Bidebarrieta liburutegiko ekitaldi aretoan da eta, beti lez, saioa edegia izango da.

Reyes Calderonek eta Antonio J. Duranek matematiken eta literaturearen artean dagozan hartu-emonei buruz hitz egingo dabe, existiduten baldin badira, eta literaturearen historiako lanetan agertu diran erreferentzia matematikoak gogoratuko ditue. Horrezaz gan, matematikak literatur lan baten edukiaren zati izatera mugatzen diran ala lan horren egiturearen parte be badiran aztertuko dabe.

Alberto Etxebarrieta moda diseinatzailearen instalazino baten estreinaldiagaz eta bideo-jantza erakusketeagaz abiatu da XII. BAD

Bizkaie! 2010-10-29 16:37   jardunaldiak

Danetara, 24 konpainiak hartuko dabe parte BAD-en edizino barrian. Bertan aurkeztuko diran ikuskizunen artean, 8 erabateko estreinaldiak izango dira, eta beste 12, ikus-entzuleek Euskadin edo Estaduan lehenengo aldiz ikusi ahal izango dituen ikuskizunak.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Bilbaopoesia arrakasta handiz amaitu da aurten

Bizkaie! 2010-10-29 11:48   jardunaldiak

Bilbaopoesiak amaierea emon deutso XI. edizinoari upealako arrakasteagaz, izan be, ikus-entzuleek behin baino gehiagotan bete dabe Bidebarrietako Liburutegiko Ekitaldi Aretoa, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatu dauen literatur ziklo osoaren erdigunea.

'Kafe Bilbao-Antzerki Laburreko Gidoien Saria' lehiaketearen zazpigarren edizinoa martxan dago

Bizkaie! 2010-10-25 12:27   jardunaldiak

Lanak zemendiaren 30a baino lehen aurkeztu behar dira

Kafe antzerkirako edo formatu txikiko antzerki-lanetarako gidoiak aurkeztu beharko ditue lehiakideek. Formato txikiak esan gura dau lanaren beharrizanak (teknikoak edo artistikoak) txikiak dirala eta bere produzinoa eta banaketea merkea izan daitekela.

Jet Lag Fest´10 jaialdiak 30 ikuskizun baino gehiago eskainiko ditu Bilboko Euskalduna zubipean

Bizkaie! 2010-10-15 12:38   jardunaldiak

Urriaren 15etik 17ra

Jet Lag Bio ekimen desbardina, barritzailea eta sormenezkoa da, munduko uri desbardinetako gazteen eta gazte kolektiboen ekimen eta adierazpideak bultzatzen dituana, espazio urbanoa erakusketarako eta esperimentazinorako espazio legez erabilita. Ekimenari Jet Lag Fest izeneko jaialdiak emoten deutso amaierea.

Jon Cazenave argazkilariaren erakusketeak hasiera emongo deutse IV. Iparra Galdu Gabe Jardunaldiei

Bizkaie! 2010-10-14 18:15   jardunaldiak

Jardunaldien helburua Ipar Euskal Herria Getxon ezagutzera emoteko ekintzak antolatzea eta Euskal Herriko Iparra eta Hegoaren alkar ulertzea sustatzea da.

Gabriel Arestiren Eguna ospatuko da Bilbon

Bizkaie! 2010-10-13 18:10   jardunaldiak

Gabriel Aresti izango da Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatu dauen Bilbaopoesia Bilboko Poesia Astearen zabaltze jardunaldiaren protagonista. Aurten bere hamaikagarren edizinoa ospatzen dauen poesia zikloa urriaren 14tik 24ra ospatuko da, Bidebarrieta Kulturgunean batez be.

Futbola eta literaturea bat eginez

Bizkaie! 2010-10-06 12:21   jardunaldiak

Athletic Club Fundazinoak eta Bizkaiko Foru Liburutegiak 'Letrak eta Futbola' izeneko berbaldi-zikloa antolatu dabe

Athletic Club Fundazinoak eta Bizkaiko Foru Liburutegiak mahai-inguruen eta berbaldien zikloa antolatu dabe 'Letrak eta Futbola' izenburupean. Saioak urrian egingo dira eta zenbait idazlek eta Athletic Club taldeko jokalarik futbolak letrakaz dauen lotureaz berba egingo dabe.

Musikea eta berbak buztartuz dator Bilbo Zaharra euskaltegiaren Foruma

Bizkaie! 2010-10-06 12:09   jardunaldiak

Egitasmoaren helburua da hizlaria eta musikaria alkartu eta hartu-emon horreetatik sortzen dan giro bereziaz gozetako aukerea eskaini. Batzuetan bikote artistikoa osotua dago aurrez, eta bien arteko konplizidadea badago. Beste batzuetan, ostera, bikotea probokatua da eta, holakoetan, ezusteko bikainak izan daitekez.

Miguel Hernandez poetea omenduko dauen XI. Bilbaopoesia, urriaren 14tik 24ra izango da

Bizkaie! 2010-10-05 14:34   jardunaldiak

Gabriel Aresti poeta bilbotarra izango da Bilbaopoesiaren zabaltze jardunaldiaren protagonista, urriaren 14an (egun horretan, bere jaiotegunagaz bat etorriz, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak gure uriko idazle handi honen eguna ospatzen dau urtero) Bidebarrietako Liburutegiko Ekitaldi Aretoan.

IV. Mangamore jaialdiak kultura japoniarra ekarriko dau Amorebieta-Etxanora urriaren 8tik 10era

Bizkaie! 2010-10-04 15:46   jardunaldiak

Kultura japoniarra ardatz hartuta, hitzaldi eta kontzertuak, jolas frikiak, tailerrak, koreografia- eta musika-lehiaketak, proiekzinoak eta kirol japoniarrak izango dira gazteentzat eta, bestetik, umeentzako beren-beregi atondutako gunea.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bilbo Zaharrak zubi bat edegi deutso kultureari beste urte batez

Bizkaie! 2010-10-04 14:52   jardunaldiak

Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala kaleak abangoardiako jarduerez eta adierazpenez beteko dira barriro be 'Bilbo Zaharra-Kulturarako zubia' programeari esker. Ekimena, auzo horreen garapenerako eta barriztapenerako kulturearen aldeko apustua egiten dauen Plan Bereziaren barruan dago.

Aurten Ondarearen Europako Jardunaldien hamargarren edizinoa beteko da Bizkaian

Bizkaie! 2010-09-30 18:38   jardunaldiak

'Bizkaia, sartu zeure historian' lemapean, danetara, 45 udalerri dira ospakizunagaz bat egin dabenak eta, horretarako, Bizkaiko ondarea ezagutzera emoteko jardueren egitarau oparoa antolatu da. Bisitaldi gidatuak, erakusketak, kontzertuak, bisitaldi antzeztuak, hitzaldiak eta beste jarduera asko jente askorentzat, doban eta urri osoan zehar.

Euskal Irudigileen III. Topaketak Bilbon urriaren 2an

Bizkaie! 2010-09-30 14:40   jardunaldiak

Aurtengo hitzordua urriaren 2an, zapatuan izango da. EIEP, Euskal Irudigileen Elkarte Profesionalak antolatzen dituan Topaketa honeek Bilboko Yohn Jaureguian (Pelota kalea 10, Bilbo) egingo dira ingurune digitala eta egileen eskubideak ardatz hartuta.

IV. Bilboargazkik argazkigintzearen uriburu bilakatuko dau Bilbo

Bizkaie! 2010-09-28 15:36   jardunaldiak

Estaduko eta atzerriko argazkilarien zortzi erakustaldi, oso estilo eta gai anitzetakoak, ukutu fantastikoak dituan argazkigintzatik argazkigintza sozial edo errebindikatzailera edo argazkigintza artistikora, bisitau ahal izango dira gure uriko hainbat lekutan, urriaren amaiera bitartean

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Bilbo La Risa de Bilbao/Bilboko Barrea Astearen eszenatoki bihurtuko da

Bizkaie! 2010-09-22 10:57   jardunaldiak

La Risa de Bilbao/Bilboko Barrea Juan Bas idazlearen jatorrizko ideia da. Europan umorezko literaturearen alorrean antolatzen dan jaialdi bakarra, bi urtez behin antolatuko da, ondoko bi helburuak beteteko asmoz: jendartean arrakasta handia dauen literatura eta kazetaritza alorreko genero honen kalidadea aldarrikatzea eta Bilbon literaturearen alorrean dagoan nazinoarteko ekitaldirik eza gainditzea.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Euskal bideo-jokoaren eguna ospatuko da Bilbon

Bizkaie! 2010-09-15 18:28   jardunaldiak

Hitzordua irailaren 16an izango da, 18:30etik 20:30era bitartean AlhóndigaBilbaon. Hó Play Bideo-jokoen Nazinoarteko jaialdiaren barruan kokatutako ekimenetako bat da.

Jet Lag Flash jaialdian izena emoteko epea irailaren 20an amaituko da

Bizkaie! 2010-09-14 11:02   jardunaldiak

Egitasmoak espazio bat eskaintzen deutse diziplina desbardinetan egindako lanak erakutsi nahi dituen gazteei, besteak beste, musika, jantza, antzerkia, poesia, artea edo bideo-sorkuntzan.