'Kafe Bilbao-Antzerki Laburreko Gidoien Saria' lehiaketearen zazpigarren edizinoa martxan dago

Bizkaie! 2010-10-25 12:27   jardunaldiak
Lanak zemendiaren 30a baino lehen aurkeztu behar dira

Kafe antzerkirako edo formatu txikiko antzerki-lanetarako gidoiak aurkeztu beharko ditue lehiakideek. Formato txikiak esan gura dau lanaren beharrizanak (teknikoak edo artistikoak) txikiak dirala eta bere produzinoa eta banaketea merkea izan daitekela.

Café Bar Bilbao-k jarri dau martxan 'Kafe Bilbao - Antzerki Laburreko Gidoien Saria' lehiaketearen zazpigarren edizinoa. Kafe antzerkirako edo formatu txikiko antzerki-lanetarako gidoiak aurkeztu beharko ditue lehiakideek. Formato txikiak esan gura dau lanaren beharrizanak (teknikoak edo artistikoak) txikiak dirala eta bere produzinoa eta banaketea merkea izan daitekela.

Antolatzaileek adierazo dabenez, arlo bi egongo dira: euskerazkoa eta gaztelaniazkoa. Gidoi modalidade bakarrera aurkeztu daiteke obra bakotxa. Gaztelaniazko modalidadean parte hartzen dabenek Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) edo Nafarroako Foru Erkidegoan euki behar dabe bizilekua, eta euskerazko lanak aurkezten dituenek edozein nazionalidade eta bizilekutakoak izan ditekez. Saria 1.400 euro eta agiria izango da euskerazko modalidadean (aurreko urtekoa emon barik gelditu zalako), eta 1.200 euro eta agiria gaztelaniazkoan.

Gidoiak jatorrizkoak, antzeztu bakoak, argitaratu bakoak eta aurretik beste lehiaketaren batean saritu bakoak izan beharko dira. Beste lanen batetik egindako itzulpenak edo moldaketak ez dira jatorrizkotzat joko.

Aitatutakoak gehi beste hainbat oinarri beteten daben gidoiak Cafe Bar Bilbao-ra bialdu beharko dira (Plaza Berria 6, 48005 Bilbao), zemendiaren 30a baino lehen.

Epaimahaiak kontuan izango ditu lanen originaltasuna, literatur kalidadea eta antzezgarritasuna, hau da, ikuskizuna eszenara eroateko aukerak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu