Bilbo La Risa de Bilbao/Bilboko Barrea Astearen eszenatoki bihurtuko da
2010-09-22 10:57 jardunaldiakLa Risa de Bilbao/Bilboko Barrea Juan Bas idazlearen jatorrizko ideia da. Europan umorezko literaturearen alorrean antolatzen dan jaialdi bakarra, bi urtez behin antolatuko da, ondoko bi helburuak beteteko asmoz: jendartean arrakasta handia dauen literatura eta kazetaritza alorreko genero honen kalidadea aldarrikatzea eta Bilbon literaturearen alorrean dagoan nazinoarteko ekitaldirik eza gainditzea.
Irailaren 22tik 26ra bitartean, Europan umorezko literaturearen alorrean antolatzen dan jaialdi bakarra tarteko dala, Bilbo Michel Houellebecq, Martin Amis, Kirmen Uribe, Fernando Marías, Rafael Reig, Fernando Iwasaki, Luis Alberto de Cuenca, Felipe Benítez Reyes, Ramón de España eta Gallego y Rey lako idazle eta umorista grafiko garrantzitsuen topagune bilakatuko da. Tom Sharpe, ibilbide profesional luze eta emonkorraren omenezko saria jasoko dauena, edo Antonio Fraguas Forges, Astearen amaieran omenaldia hartuko dauena be Bilbon izango dira egunotan.
Programautako ekitaldien aniztasunari erreparauta, Asteak helburu desbardinetako lau eszenatoki izango ditu. Mahainguruak, berbaldiak eta topaketak egileakaz BBK Aretoan, Arte Eder Museoan eta Euskalduna Jauregian egingo dira. Arenalean instalautako karpa handi batean, liburu-dendak, erakusketak, liburuak aurkeztu eta sinatzeko ekitaldiak, kontzertuak eta umeentzako ekitaldiak antolatuko dira.
La Risa de Bilbao/Bilboko Barrea Juan Bas idazle bilbotarraren jatorrizko ideia da. Europan umorezko literaturearen alorrean antolatzen dan jaialdi bakarra, bi urtez behin antolatuko da, ondoko bi helburuak beteteko asmoz: batetik, jendarteko arrakasta handia dauen literatura eta kazetaritza alorreko genero honen kalidadea aldarrikatzea; eta bestetik, Bilbon literaturearen alorrean dagoan nazinoarteko ekitaldirik eza gainditzea. Holan, Sharpe eta Forges ospetzuez gan, programeak garrantzi handiko beste egile batzuk be batuko, hala nola, Michel Houellebecq (Las partículas elementales eta Ampliación del campo de batalla-ren egilea) edo Martin Amis (Tren nocturno, Campos de Londres eta Dinero). Honeek biak eta Wilt-en sortzailea jentaurrean alkarrizketatuko ditue ospe handiko kazetari, idazle eta argitaratzaileek, Anagrama-ren sortzaile eta zuzendari Jorge Herralde bera be tarteko dala.
Aitatutakoez gan, mahainguruetan era askotako egileak izango dira partaide, besteak beste, Rafael Reig (Sangre a borbotones, Manual de literaura para caníbales); Fernando Iwasaki (Ajuar funerario, Helarte de amar); Luis Alberto de Cuenca (Héroes de papel, Hola, soy yo tu lobo); Felipe Benitez Reyes (Mercado de espejismos, 2007ko Nadal Saria); Ramón de España (El millonario comunista eta El futuro no era esto); eta José Gallego eta Julio Rey (Gallego y Rey) umorista grafikoak.
Kontakizun liburua
Urterik urte, liburu batean batuta argitaratuko dira, umorea lantzeko ohiturarik ez daben egileek enkarguz idatzitako kontakizunak. Aurtengo alerako aukeratu diran egileen artean, honako honeek nabarmen daitekez: Fernando Marías, 2001ean Nadal Saria irabazi eta Todo el amor y casi toda la muerte izenburuko bere azken lanari esker XIII. Primavera Saria lortu dauena; Lola Beccaria, La luna en Jorge eta El arte de perder-en egilea; Kirmen Uribe, Bilbao-New York-Bilbao eleberriaz Narratibako Literatur Sari Nazionala irabazi dauena, Montero Glez (Sed de champán), Agustín Fernández Mallo (Nocilla dream, Nocilla experience eta Nocilla dream) eta Fernando Aramburu, liburuari izenburua emongo deutson Culo subido y otros relatos de humor kontakizunaren egilea. Juan Basen hitzaurreaz argitaratuko dan liburu honek beste egile honeen lanak ere batuko ditu: Andrés Neuman, Ángeles Caso, Juan Bonilla eta Iban Zaldua. Azken honen kontakizuna euskeraz eta erderaz argitaratuko da.
Horrezaz gan, urterik urte, La Risa de Bilbao BBK Saria banatuko da. Hasierako edizino honetan, Tom Sharpe-k hartuko dau, Wilt, Zafarrancho en Cambridge, La gran pesquisa eta El bastardo recalcitrante lako lanen egileak.
Umorezko mikroipuin lehiaketea
Publikoak zuzenean parte hartzeko aukerea izango dau juanbas@arrakis.es helbide elektronikoan zabalik dagoan umorezko mikroipuin lehiaketearen bitartez. Kontakizunen gaia 'Bidaiak' izango da eta ez dabe ehun hitz baino gehiago izan behar. Domekan, hilaren 26an, Astearen amaierako egunean, hamar ipuin finalistak irakurri eta irabazlearen izena ezagutarazoko da. Egiptorako bidaia irabaziko dau saritzat.
Bilbo La Risa de Bilbao/Bilboko Barrea. Egitaraua
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!