Matematiken eta literaturearen arteko hartu-emonak aztertuko ditue Bilbon

Bizkaie! 2010-11-15 14:17   jardunaldiak
Hitzordua zemendiaren 16an, 19:30ean, Bilboko Bidebarrieta liburutegiko ekitaldi aretoan da eta, beti lez, saioa edegia izango da.

Reyes Calderonek eta Antonio J. Duranek matematiken eta literaturearen artean dagozan hartu-emonei buruz hitz egingo dabe, existiduten baldin badira, eta literaturearen historiako lanetan agertu diran erreferentzia matematikoak gogoratuko ditue. Horrezaz gan, matematikak literatur lan baten edukiaren zati izatera mugatzen diran ala lan horren egiturearen parte be badiran aztertuko dabe.

Matematiken eta literaturearen arteko hartu-emonak aztertuko ditue zemendiaren 16an, Reyes Calderon idazleak eta Antonio J. Duran idazle eta matematikariak, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatzen dauen 'Eztabaidak literatureagaz' ekimenean. Hitzordua Bilboko Bidebarrieta liburutegiko ekitaldi aretoan da eta, beti lez, saioa edegia izango da. Moderatzaile lanetan Raul Ibañez Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) Matematika Saileko irakaslea izango da.

Antolatzaileek adierazo dabenez, urteko bederatzigarren hitzorduan, 'Eztabaidak literatureagaz' ekimenak seguruenik betidaniko zientzien eta letren arteko banaketea suntsituko dauen saioa proposatuko dau. Holan, topaketea, itxuraz alkarren artean oso urrun dagozan bi diziplinen arteko hartu-emonei buruzkoa izango da, hau da, matematiken eta literaturearen artekoari buruzkoa.

Reyes Calderonek eta Antonio J. Duranek matematiken eta literaturearen artean dagozan hartu-emonei buruz hitz egingo dabe, existiduten baldin bada, eta literaturearen historiako lan handietan agertu diran erreferentzia matematikoak gogoratuko ditue. Horrezaz gan, matematikak literatur lan baten edukiaren zati izatera mugatzen diran ala lan horren egiturearen parte be badiran aztertuko dabe.

Reyes Calderon (Valladolid, 1961), Ekonomian eta Filosofian doktorea, zenbait lan argitaratu ditu, besteak beste, Gritos de independencia, Las lágrimas de Hemingway, El expediente canaima, El último paciente del doctor Wilson eta Los crímenes del número primo eleberriak.

Antonio J. Duran (Cabra, Kordoba, 1962) Analisi Matematikoko katedraduna da Sevillako Unibersidadean. Ikerketa matematikoez gan, dibulgazino liburuak be argitaratu ditu, besteak beste, Pasiones, piojos, dioses y matemáticas, La vida de los números edo talde lanean egindako La ciencia y el Quijote.

Horrezaz gan, matematiken historiagaz lotutako dibulgazio liburuak argitaratu ditu, Cauchy. Hijo rebelde de la revolución, La polémica sobre la invención del cálculo infinitesimal, Matemáticas y Matemáticos eta El valor de las matemáticas, besteak beste, eta baita Arkimedesen, Newtonen eta Eulerren lanen argitalpen faksimilak be.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu