‘Historiaren Euskal Curriculuma’ topaketak Gasteizen
2007-04-25 02:00 jardunaldiakUdako Euskal Unibersidadeko (UEU) Historia Sailak apirilaren 26an egingo ditu Gasteizen Historialari Euskaldunen IV. Topaketak, ‘Historiaren Euskal Curriculuma’ izenburupean. Gai horren inguruan dagozan hutsuneak zeozelan argitu eta ikuspuntu desbardinak jorratzea da topaketen helburua.
Udako Euskal Unibersidadeko (UEU) Historia Sailak apirilaren 26an egingo ditu Gasteizen Historialari Euskaldunen IV. Topaketak, ‘Historiaren Euskal Curriculuma’ izenburupean. Gai horren inguruan dagozan hutsuneak zeozelan argitu eta ikuspuntu desbardinak jorratzea da topaketen helburua.
Jardunaldiak goizeko 9:30ean hasiko dira, Lore Erriondo UEUko zuzendariak eta Amanda Ruiz topaketen arduradunak egingo daben sarrereagaz.
Ondoren, euskal curriculumaren ‘arriskuak eta aukerak’ jorratuko ditue Ruben Iglesias Udalbiltzako euskal curriculumaren arduradunak eta Jurgi Kintana historiagile eta UEUko Historia saileko kideak. Atsedenaldi baten ondoren, ‘Historiaren euskal curriculumaren hamaika aurpegi’ gaia landuko dabe Mikel Soto Nolasko Udalbiltzako Historia saileko euskal curriculumaren arduradun ohiak eta Juanjo Larrea EHUko Historia irakasleak.
Bazkaldu ostean, 15:00-17:30 bitartean, ‘Zein dira historiaren irakaskuntzak dituen beharrak? Auzi horien inguruko gogoetak partekatzeko’ gaiaz egingo dabe berba Eskola Publikoko, Euskal Herriko Ikastolako, Eskola Kristauetako, Nafarroako Eskolako eta Seaska Iparraldeko Ikastoleko hainbat irakaslek.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!