Jesús Camarero idazleak Luis Feitoren 'Rojo y negro' margolana aukeratu dau 'Arterako hitzak' programarako

Bizkaie! 2014-02-18 17:49   jardunaldiak

Jesús Camarero nobelagile, saiakeragile eta poetea izango da eguaztenean, zezeilak 19, Gasteizeko Artium Museoko Arterako hitzak programako protagonista, literaturearen eta sorkuntza plastikoaren artean loturak egiten dituan programea. Konbidautako idazleek Artium Bildumako artelan bat aukeratzen dabe haren inguruan beren literatura-ekarpena egiteko.

Jesús Camarero nobelagile, saiakeragile eta poetea izango da eguaztenean, zezeilak 19, Gasteizeko Artium Museoko Arterako hitzak programako protagonista, literaturearen eta sorkuntza plastikoaren artean loturak egiten dituan programea. Konbidautako idazleek Artium Bildumako artelan bat aukeratzen dabe haren inguruan beren literatura-ekarpena egiteko.

Euskal Herriko Unibersidadeko irakasle eta itzultzaile Camarerok aukera honetarako Luis Feitoren margolan bat aukeratu dau, XX. mendeko espainiar margolaritzako artista ospetsuetako bat, El Paso taldearen sortzailea. Rojo y negro izeneko margolana pieza historiko bat da Zentro-Museoko bildumearen barruan. Jesús Camarerok 19:30ean emongo du bere berbaldia Emanaldi aretoan. Jarduera hau dobakoa da.

Jesús Camarero Arrasaten jaio zan 1958an, baina 1968tik Gasteizen bizi da. Valladolideko Unibersidadean doktore egin zan Filosofia eta Letretan eta gaur egun Filologia Frantseseko irakaslea da Euskal Herriko Unibersidadean. Literatur Kritikea, Literatura konparatua eta Literatura frantsesa erakutsi ditu. Bere alderdi sortzaileari jagokonez, Camarerok narrazinoa, saiakerea, poesia eta zinemea jorratu ditu, baita literatur kritikea be, eta Georges Perecen eta Michel Butoren –nouveau roman dalakoaren bi idazle nagusiak– lanak itzuli ditu gaztelaniara.

Narrazinoaren esparruan, Calaña Rutera (1999) ipuina eta El monte del dragón (2004) eta Expansión de los círculos (2008) nobelak argitaratu ditu. Poesian, Sábanas de niebla (2000), Crítica de la razón impura (2003) eta Anástasis (2011) bere poema-liburu barriena kaleratzeaz gan, zenbait antologiatan be agertu da, esate baterako Antilogía poética (1997) eta Poesía viva, poetas vascos en castellano izenburukoetan (2009). Saiakerak be idatzi ditu, besteak beste, El escritor total, Metaliteratura, Ética de la ciudad utópica eta Autobiografía: escritura y existencia. Zinemearen munduan egin dituan saioetatik Mental regaleez (2008) film laburraren gidoia eta zuzendaritzea nabarmendu daitekez.

Arterako hitzak programan parte hartzeko Camarerok Luis Feitoren Rojo y negro margolana aukeratu dau, 1962koa eta Arabako Foru Aldundiak 1976an erosia.

Feito (Madril, 1929) XX. mendeko espainiar margolari ospetsuenetako bat da. El Paso taldea sortu eban 1957an eta bere lana Paris, Montreal eta New York urietan egin izan dau, espainiar giro artistikoagazko lotureari eutsiz. Bere lanak Artium Bilduman ez eze, New Yorkeko MoMA eta Guggenheim, eta Madrilgo Reina Sofía museoetan dagoz, besteak beste.

Camarerok aukeratu dauen lanak –Emonaldi aretoan egongo da berbaldiak iraun bitartean– Feitoren obrako iradokizun berezkoenetako bat dauka, sugar ilunen irudia, lurpeko distira […]. Rojo y negro infernuko obrea da, gorri zikinekoa, mamu ikuskaria (Artium Bildumako Katalogoa).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu