Bilboko Arte Eder Museoak 'Greco. Materia eta arima' jardunaldiak antolatu ditu

Bizkaie! 2014-04-04 12:43   jardunaldiak

Bilboko Arte Eder Museoak bat egin dau Grecoren heriotzearen laugarren mendeurrena ospatzeko ekitaldiakaz, eta Greco. Materia eta arima jardunaldiak antolatu ditu. Lau berbaldi izango dira jardunaldiotan, apirilaren 7an eta 14an, maiatzaren 28an eta bagilaren 4an.

Bilboko Arte Eder Museoak bat egin dau Grecoren heriotzearen laugarren mendeurrena ospatzeko ekitaldiakaz, eta Greco. Materia eta arima jardunaldiak antolatu ditu. Lau berbaldi izango dira jardunaldiotan, apirilaren 7an eta 14an, maiatzaren 28an eta bagilaren 4an, eta Leticia Ruiz (Errenazimentuko Espainiar Pinturaren burua, Pradoko Museo Nazionala), Ana Sanchez-Lassa (Bilboko Arte Eder Museoko bildumaren kontserbatzailea 2012ra arte) eta Bilboko Arte Eder Museoko Jose Luis Merino (Konserbazino eta Zaharbarritze Saileko burua) eta Miriam Alzurik (Erakusketa Saila) emongo ditue hurranez hurran.

Horrezaz gan, orain gitxi Madrilgo Prado Museoan estreinau dan Dulwich Picture Galleryko (Londres) konserbatzaile burua dan Xabier Brayren gidoi zientifikoagaz egindako El Greco. Pintor de lo invisible dokumentalaren proiekzinoa be izango da jardunaldien barruan, maiatzaren 21ean, museo bilbotarreko arduradunek jakinarazo dabenez.

Era berean, Grecoren heriotzearen laugarren mendeurrena gogoratzeko aurkezpen berezi bat be egingo da apirilaren 30etik abuztuaren 25era arte: Bilboko Arte Eder Museoaren Grecoak. Horren bitartez, museoaren bilduman dagozan Grecoren bi artelanei buruzko ezkutuko alderdiak erakutsiko jakoz jenteari: San Frantzisko otoitzean Gurutziltzatuaren aurrean (1585) eta Deikundea (1596-1600).

Bilboko Arte Eder Museoa 1908an fundau zan eta urte batzuk geroago, 1914an zabaldu zituan ateak Atxuriko Arte eta Lanbide Eskolan Greco pintoreari eskainitako erakusketa bategaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu