Galtzagorrik 'Paperean hegan' ikuskizuna aurkeztuko dau IBBYren Nazinoarteko Kongresuan

Bizkaie! 2012-08-20 15:02   jardunaldiak

Galtzagorrialkarteak Paperean hegan / Flying Over Paper ikuskizuna aurkeztuko dau IBBYren Nazinoarteko Kongresuan, Londresen. Abuztuaren 24an, 18:00etan izango da emonaldia, Imperial Collegen.

Teknologia, kultura askea eta praktika esperimentalak aztergai, Bilboko ZAWP gunean

Bizkaie! 2012-08-16 14:20   jardunaldiak

Summer of Labs: teknologiaren erabilera soziala jardunaldiak Bilboko ZAWP gunera ailegau dira. Zapatura bitartean, 200 bat lagunek teknologia, kultura askea eta praktika esperimental eta egiteko modu barriak aztertuko ditue.

Gainzorpetzea, hipotekak eta konsumo arduratsua jorratuko ditue EHUren udako ikastaroetan

Bizkaie! 2012-08-14 15:08   jardunaldiak

EHUk Gainzorpetzea, hipotekak eta konsumo arduratsua udako ikastaroa eskainiko dau irailaren 5ean eta 6an, Donostiako Miramamar Jauregian, Uda Ikastaroen XXXI. edizinoaren barruan.

'Azalerak' sortzaile barrien topeketak egingo ditue asteon Lekeition

Bizkaie! 2012-08-13 15:46   jardunaldiak

Azalerak Lekeitioko sortzaile barrien lehenengo topaketak egingo ditue egunotan, abuztuaren 13tik 18ra, hain zuzen be. Jardunaldion helburua da azaltzeko erak, Lekeitio eta inguruko herritarren sormena azaleratzea.

Summer of Labs, teknologia eta sorkuntzearen erabilera sozialak aztergai

Bizkaie! 2012-08-08 15:30   jardunaldiak

Donostiako Tabakalera zentroak Summer of Labs @Euskadi ekimena ipini barri dau martxan. Teknologiak eskaintzen dituan sormen aukerak eta erabilera sozialak aztertzea dau helburu egitasmoak. Sortzaile, ekintzaile, zaletu eta jakin-mina dauen guztientzako topalekua izatea gura dabe antolatzaileek.

GetxoPhoto jaialdiko barriketaldi, bisita eta tailerretan izena emoteko epea edegi dabe

Bizkaie! 2012-08-02 14:22   jardunaldiak

GetxoPhoto Nazioarteko Argazkigintza Jaialdia abuztuaren 30ean hasiko da, aurten umezaroari gorazarre eginez. Hogei egilek umezaroaren ganeko ikuspuntu personala erakutsiko dabe irudiz irudi. Erakusketeaz gan, bestelako ekintzak antolatuko dira Getxon, eta daborduko epea edegi dabe.

Kolonbia eta Mexikoko hizkuntz aniztasunaren erronkak aztertuko ditue BizBAK udako ikastaroetan

Bizkaie! 2012-07-18 18:02   jardunaldiak

EHUko Munduko Hizkuntza Ondarearen Unesco Katedreak Hizkuntza aniztasunaren erronkak. Kolonbia eta Mexikoko hizkuntz aberastasunaren adibideak ikastaroa antolatu dau, BizBAK programearen barruan. Egun bitan egingo ditue mintegiak, garagarrilaren 19an eta 20an, Bilbon, EHUren Bizkaia Aretoan.

Irakurzaletasuna eta literaturea etorkizunean, aztergai EHUren udako ikastaroetan

Bizkaie! 2012-07-16 17:33   jardunaldiak

EHUko udako ikastaroek Irakurzaletasuna eta literaturea: tradizinotik etorkizunerako leihora mintegia eskainiko dabe asteon, astelehenetik eguaztenera bitartean, Donostiako Miramar Jauregian. Teknologia barriek arlo guztietara, literaturara bere, ekarri daben iraultza ikaragarria aztertuko dabe egunotan.

AlhóndigaBilbao nazinoarte-mailako arkitekturearen topagune bihurtuko da

Bizkaie! 2012-07-16 15:27   jardunaldiak

Helburua munduko hainbat herrialdeetako profesionalak eta ikasleak batzea da Bilboko uria eta haren etorkizuneko garapena helburu daben alkarrizketa akademikoak, profesionalak eta ikerkuntzazkoak finkatzeko.

UEUk zortzi ikastaro eskainiko ditu asteon Iruñean

Bizkaie! 2012-07-16 13:58   jardunaldiak

Eibarren bigarren ekinaldia egin ostean, Iruñeara ailegau dira UEUren Udako Ikastaroak. Zortzi ikastaro eskainiko ditue Jaso ikastolan, garagarrilaren 16tik 18ra bitartean. Asteon amaituko dira aurtengo udako ikastaroak.

Yolanda Rojas Venezuelako konsulak abiatuko dau arrastian Udako Unibersidade Bolibartarra

Bizkaie! 2012-07-16 12:51   jardunaldiak

Udako Unibersidade Bolibartarraren bigarren edizinoa gaur, garagarrilak 16, abiatuko da Bolibarren. Ikasketa Bolibartarren Alkarteak bost eguneko udako ikastaroak prestau ditu, hilaren 20ra bitartean. Yolanda Rojas konsul venezuelarrak eta Mauricio Rodríguez ministro konseilariak hartuko dabe parte gaur.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

XXI. mendeko fikzinozko zinemea aztertuko dabe egunotan EHUren BizBAK udako ikastaroetan

Bizkaie! 2012-07-12 18:07   jardunaldiak

XXI. mendeko zinemearen aurrekariak eta eraginak aztertuko ditue garagarrilaren 13tik 20ra bitartean Bilbon, BizBAK EHUren arte eta kulturari buruzko udako ikastaroetan. Enrique Urbizu eta Borja Cobeaga zinemagile ezagunek emongo ditue eskolak, besteak beste.

Umeei gorazarre egingo deutse VI. GetxoPhotok

Bizkaie! 2012-07-11 16:54   jardunaldiak

GetxoPhoto, Nazinoarteko Argazkigintza Jaialdia abuztuaren 30etik irailaren 30era egingo da umezaroa ardatz hartuta. Programazinoaren aurrerapena egin dabe gaur Algortako Portu Zaharrean eta bertan izan dira Imanol Landa, Getxoko alkatea eta Jokin Aspuru, GetxoPhotoko zuzendaria.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Modernidadea eta modeari buruzko udako ikastaroa antolatu dau Balenciaga Museoak

Bizkaie! 2012-07-09 18:20   jardunaldiak

Modernidadea eta bere ohiturak: modearen filosofia txikiak izenburuko udako mintegia antolatu dau Cristóbal Balenciaga Museoak garagarrilaren 9tik 11ra bitartean. Modearen gaur egungo diskursoaren hainbat alderdiri buruzko gogoetea egingo dabe.

BizBAK-ek musika eta irudi elektronikoak sortzeko tailerra eskainiko dau

Bizkaie! 2012-07-09 15:27   jardunaldiak

Garagarrilaren 10ean, barriz, Bilboko Bizkaia Aretoko Arriaga gelan, emongo jako hasierea Vanguardias culturales, actores políticos y escenarios sociales de 1968 a 2011 ikastaroari. XX. mendean sistemea aldatu nahi izan eben kultur eta politika mobimentuen benetako eragina aztertuko dabe partaideek.

Gaur Eibarrera bueltauko dira udako ikastaroak

Bizkaie! 2012-07-09 12:09   jardunaldiak

UEUren Udako Ikastaroen 40. urteurrenaren ospakizun ekitaldia tarteko, Baionatik bueltan, garagarrilaren 9tik 13ra, Eibarko UEUren Ikastetxe Nagusian (Markeskoa eraikina, Otaola hiribidea 1) izango da barriro hitzordua.

Museoen etorkizuna, eztabaidagai BizBAK udako ikastaroetan

Bizkaie! 2012-07-04 18:24   jardunaldiak

Musealizazino prozesuak museotatik harago ikastaroa egingo dabe garagarrilaren 5ean eta 6an BizBAK EHUko Bizkaia Bilbao Arte eta Kultura ikastaroetan. Finantzatzeko modu alternatiboak eta gizarteagaz hartu-emonak izateko modu barriak aztertuko ditue hainbat adituk.

'Mundua aldatzeko ideiak' topaketen zehaztasunak aurkeztu ditue Bilbon

Bizkaie! 2012-07-03 15:50   jardunaldiak

Eusko Jaurlaritzearen 2012 Fundazinoak Mundua aldatzeko ideiak izeneko kultura-ekimena antolatu dau garagarrilaren 5etik 7ra Bilbon. Ramiro Pinilla eta Luisa Etxenike idazleek berbaldi bana eskainiko dabe, eta ekimenaren zehaztasun guztiak aurkeztu ditue gaur.

UEUren Udako Ikastaroak Baionara ailegauko dira garagarrilaren 4an

Bizkaie! 2012-07-03 13:23   jardunaldiak

UEUren Baionako Udako Ikastaroak garagarrilaren 4an hasiko dira. Danetara, sei ikastaro emongo ditue Baionako Unibersidadean hilaren 4tik 5era.

Euskerea eta euskal kulturea erakusteko ikastaroa antolatu dau EHUk

Bizkaie! 2012-07-03 12:03   jardunaldiak

EHUko Udako Ikastaroek kanpoko unibersidadeetako euskera eta euskal kultura erakusteko prestakuntza ikastaroa eskainiko dabe bigarren urtez. Donostiako Miramar Jauregian egingo ditue ikastaroak, garagarrilaren 5ean eta 6an.