BizBAK-ek musika eta irudi elektronikoak sortzeko tailerra eskainiko dau
2012-07-09 15:27 jardunaldiakGaragarrilaren 10ean, barriz, Bilboko Bizkaia Aretoko Arriaga gelan, emongo jako hasierea Vanguardias culturales, actores políticos y escenarios sociales de 1968 a 2011 ikastaroari. XX. mendean sistemea aldatu nahi izan eben kultur eta politika mobimentuen benetako eragina aztertuko dabe partaideek.
Gaur, garagarrilak 9, UPV/EHU-BBK Etxean, abiatuko da musika eta irudi elektronikoak sortzen ikasteko tailerra. Lantegia EHUko BizBAK uda ikastaroen barruan dago, hilaren 12ra arte luzatuko da eta bere helburua elektronika musikalera (soinu produkzinoan) eta live cinema-ra eta Vjing-era (produkzino bisualean) hurreraketa bat egitea da.
Parte-hartzaileek musika elektronikoa produziduteko, oinarri erritmikoak, harmoniak eta melodiak sortzeko, konponketak egiteko, elementu desbardinak grabetako eta elementu horreek irudien manipulazinorako egokitzeko eta zuzenean erabilteko teknika nagusiak ikasiko ditue. Musika proiektuaz Aitor Abio arduratuko da; musika garaikideko profesionala da, eta lotura estua dauka musika elektronikoagaz (PiLT, Matxura, Logela Multimedia...). Bestalde, Juan Pablo Ordúñez eta Hodei Torres, uriko praktikei eta irudi bisualari loturiko autoreak, arduratu dira parte kontzeptualaz eta teknikoaz mobimentuko irudiari jagokonez. Azken egunean jam session kontzertua egingo dabe ikasleek, tailerrean sortutako piezak erakutsiz.
Beste aldetik, hilaren 9 eta 13 bitartean, Basoko Etxean (Sarriko), Francisco Javier Larreinak emondako eszenografia ikastaro bat egingo da.
XX. mendeko kultur abangoardien eragina berbagai Bizkaia Aretoan BizBAK udako ikastaroen barruan
Garagarrilaren 10ean, Bilboko Bizkaia Aretoko Arriaga gelan, emongo jako hasierea Vanguardias culturales, actores políticos y escenarios sociales de 1968 a 2011 ikastaroari. XX. mendean sistemea aldatu nahi izan eben kultur eta politika mobimentuen benetako eragina aztertuko dabe partaideek.
Bi jardunaldiko ikastaroan hainbat abangoardia-mobimentu izango ditue berbagai, guztiek sistemearen kontrako ikuspegia izan arren (antiburgesa abangoardia artistikoek eta kulturalek, eta antikapitalista abangoardia politikoek), oso gitxitan bat egin ebenak.
60ko hamarkadatik abiatuta eta mobimentuotako partaide izan ziran hizlarien esperientzia personalaren bidez, XX. mendeko kultur eta politika abangoardiek izan zituen ondorioak eta oraindino indarrean diran M15 eta antzeko mobimentuetan daben eragina izango dira eztabaidagai.
Xabier Aierdik eta Imanol Zuberok koordinautako ikastaroan partaide izango da, besteak beste, Carlos Granés Maya antropologo kolonbiarra. Adituak El puño invisible. Arte, revolución y un siglo de cambios culturales (Isabel Polanco saiakera sariduna) lanean dinoanez, XX. mendeko iraultza politiko handiek porrot egin baeben be, aldi berean izandako kultur iraultzea gailendu egin zan.
Euskal Herrian indarra izan eben abangoardiak aztertuko ditue batez be mintegian, eta esangura horretan, partaide izango dira baita be Fernando Galvano arte-kritikaria, Jaime Gonzalo musika-kritikaria, Arantxa Urretabizkaia idazlea, Santiago Burutxaga irakasle eta arte eszenikoetan aditua, Iñaki Martinez de Albeniz soziologoa, Juan María Sánchez Prieto historialaria, edota Jaime Pastor LCRren sortzaileetakoa.
Egitaraua
Garagarrilak 10
9:15ean, Vanguardias culturales, actores políticos y escenarios sociales de 1968 a 2011: una presentación. Xabier Aierdi / Imanol Zubero.
9:45ean, Paradojas y aporías de las primeras vanguardias vascas. Fernando Golvano.
11:00etan, atsedenaldia.
11:30ean, El puño invisible: arte, revolución y cambios culturales. Carlos Granés Maya.
12:45ean, eztabaida-saioa.
16:00retan, mahai-ingurua: La herencia cultural de los 60. Parte-hartzaileak: Jaime Gonzal, Santiago Burutxaga eta Arantza Urretabizkaia.
Garagarrilak 11
9:30ean, Entre paréntesis: (pensar el movimiento). Una aproximación a prácticas sociales y estéticas contemporáneas. Iñaki Martínez de Albéniz.
10:30ean, La historia imposible del Mayo francés. Juan María Sánchez-Prieto.
11:30ean, atsedenaldia.
12:00etan, Memoria política del 68. Jaime Pastor Verdú.
13:00ean, eztabaida-saioa.
16:00retan, mahai-ingurua: Los 60 en y desde Euskadi.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!