Umeei gorazarre egingo deutse VI. GetxoPhotok

Bizkaie! 2012-07-11 16:54   jardunaldiak

GetxoPhoto, Nazinoarteko Argazkigintza Jaialdia abuztuaren 30etik irailaren 30era egingo da umezaroa ardatz hartuta. Programazinoaren aurrerapena egin dabe gaur Algortako Portu Zaharrean eta bertan izan dira Imanol Landa, Getxoko alkatea eta Jokin Aspuru, GetxoPhotoko zuzendaria.

GetxoPhoto, Nazinoarteko Argazkigintza Jaialdia abuztuaren 30etik irailaren 30era egingo da umezaroa ardatz hartuta. Programazinoaren aurrerapena egin dabe gaur Algortako Portu Zaharrean eta bertan izan dira Imanol Landa, Getxoko alkatea eta Jokin Aspuru, GetxoPhotoko zuzendaria.

GetxoPhoto udako kultur proposamen garrantzitsu eta erakargarriena bihurtu da, Landaren esanetan. Blues, Jazz eta Folk jaialdi ospetsuekaz batera, Getxoko eskaintza kulturalaren zati da argazki erakusketea. Jaialdi hau ez da artea soilik -ganeratu dau- ez da erakusketa bat gehiago. GetxoPhoto arte-korronte abangoardisten isla bihurtu da, eta gure udalerriak abangoardian kokatu nahi dau. Aurreko ekitaldietan, aisialdia eta zahartzaroa izan dira ardatzak, aurten umezaroa da protagonistea, gure gizartearen geroko itxaropena.

Begihandi taldeak bultzatua, Jaialdia 2007 urtean sortu zan argazkigintzearen, herriko gune desbardinen erabilpen kulturalaren eta ohikoak ez diran gune eta formatu adierazgarriak miatzearen aldeko apustua eginez.

GetxoPhoto jaialdiari jagokonez, kontua ez da herria argazkiekaz betetea, aukeratuak izan diran irudien bitartez istorioak kontetea baino, ikusleagaz hizketa espezifiko bat proposatuz. Erakusketak gelatan antolatzeaz gan, gehienak espazio publikoetan eta bestelako euskarrietan kokatuta dagoz, edontzi-azpikoetan, kamiseta zein olana erraldoietan.

Aurten, erakusketak abuztuaren 30etik irailaren 30era ikusgai egongo dira, batez be, Ereaga hondartzatik Algortako Portu Zaharraren arteko ardatzean zehar. Herriaren goi aldeak, barriz, geletako erakusketak batuko ditu. Danetara, hogei bat erakusketa izango dira, guztiak umezaroaren ingurukoak.

Jarduera nagusiak jaialdiaren lehen astegoienean jorratuko dira, abuztuaren 30etik irailaren 2ra. Egun horreetan zehar Opening-a ospatuko da parte hartuko daben zenbait artisten presentziagaz, zuzeneko berbaldiak egingo dira, proiekzinoak, tailerrak, etab. Programautako jardueren artean, Marcos Lopez argazkilari argentinarrak eskainiko dauen tailerra nabarmendu behar da. Argazkilari hau, beste argazki askoren artean El Sireno del Rio de la Plata irudiaren sortzailea da, Algortako Portu Zaharrean kokatutako lana. Pop errealismo kreol izenburupean, bere tailerra argazki bat aurretiko ideiatik lantzean datza, preprodukzinoa, lokalizazino topaketea, logistikea, produkzino eta argiztapen diseinua, jantzia, errealizazinoa eta postprodukzinoa. Hau guztia ikasleen eskutik eta antzerki digitaldun estilo baten barruan Getxoko bizilagunakaz alkar eraginez. Azken emoitzea argazki bat izango da, instantante baten itxurea izango dauena, gatazka estetiko bat sortuz momentu zehatzeko argazkiaren ideiagaz.

Erakusketak, barriz, abuztuaren 30etik irailaren 30era egingo dira Frank Kalero komisarioaren ardurapean.


Umeei gorazarre

Hiru urtetan zehar Jaialdiko komisario lanak eginez, Frank Kalerok aurten jaialdiari agur esango deutso hirugarren gorazarre bat eskainiz, oraingo honetan, Umeei gorazarre. Modu honetan Kalerok hiru urtetako zikloa zarratuko dau, bizitzako garai desbardinetan gizakien askatasunaren erretratua eskainiz.

Jokin Aspuru GetxoPhotoko zuzendariak jaialdiaren zehaztasunak emon ditu aurkezpenean. Lehiaketearen egitarau artistikoaren ardura guztia Frank Kalero komisarioak dau. Aurten hiru urteko zikloa zarratuko dau, bere diskurso osoa erakutsiz. Ikuskera zuzena proponiduten deusku, gaur egun puri-purian dagozan gaien lanketegaz. Oraingo honetan umezaroak berez dauen askatasuna erakusten dau, betebehar bako sasoia.

2012ko edizinoan Frank Kalerok umezaroaren ikuspegi partikularra eskainiko dau, bizitzako etapa gatx eta idealizatu hau. Horretarako hogei bat lan aukeratu ditu eta gaika askotarikoak izango dira: umeen arteko adiskidetasuna (Alessandra Sanguinetti), ume txinatarren adopzinoa (O Zhang), uda amaibakoak (Margaret M. De Lange), umeen ipuin klasikoak eta superheroi modernoak (Jan von Holleben), album familiarrak (Jon Uriarte), urtebetetze jaiak (Vee Speers), edo hedabideak eskaintzen dituen albisteak (Jonathan Hobin).


GetxoPhotoko seigarren edizinoan parte hartzen daben autoreak honakoak dira:

. Alesandra Sanguinetti. The Adventures of Guille and Belinda (Argentina).
. Robin Schwartz. Animal affinity (AEB).
. Jan von Holleben. Dreams of flying (Alemania).
. Jon Uriarte. Album (Euskadi).
. O Zhang. Daddy and I (Txina).
. Tereza Vlckova. Two (Txekia).
. Sofie Knijff. Translations 2010 (Holanda).
. JeongMee Yoon. The pink and blue project (Hego Korea).
. Margaret M. de Lange. Daughters (Norvegia).
. Vee Speers. The bithday party. (AEB).
. Roger Ballen. Boarding house (Hegoafrika).
. Javier Tles. Ultraniños (Espainia).
. Paola de Grenet. Pink dreams (Italia).
. Jonathan Hobin. In the playroom (Kanada).
. Jill Greenberg. End times (AEB).
. Jacqueline Roberts. Kindred spirits (Frantzia).
. Ilona Szwarc. American girls (Polonia).

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu