Yolanda Rojas Venezuelako konsulak abiatuko dau arrastian Udako Unibersidade Bolibartarra
2012-07-16 12:51 jardunaldiakUdako Unibersidade Bolibartarraren bigarren edizinoa gaur, garagarrilak 16, abiatuko da Bolibarren. Ikasketa Bolibartarren Alkarteak bost eguneko udako ikastaroak prestau ditu, hilaren 20ra bitartean. Yolanda Rojas konsul venezuelarrak eta Mauricio Rodríguez ministro konseilariak hartuko dabe parte gaur.
Udako Unibersidade Bolibartarraren bigarren edizinoa gaur, garagarrilak 16, abiatuko da Bolibarren. Ikasketa Bolibartarren Alkarteak bost eguneko udako ikastaroak prestau ditu, hilaren 20ra bitartean. Berbaldi guztiak arrastiz izango dira, Bolibarreko udaletxean, euskeraz eta gaztelaniaz.
Igaz antolatu eben lehenengo bider Udako Unibersidade Bolibartarra, jakintza librea, Simon Bolivarren figurea eta gure estaduaren historia sustatu nahirik, Gorka Jakobe Palaziok nabarmentzen dauenez. Aurtengo hizlarien artean, besteak beste, Tomás Urzainki, Filipe Lartiga, Mirari Bereziartua, Pello Guerra eta Toti Martinez de Lezea iznago dira. Lehenengo egunean, Yolanda Rojas konsul venezuelarrak eta Mauricio Rodríguez ministro konseilariak hartuko dabe parte. CELAC (Latinoamerika eta Kariberako Ikasketa Zentroa) eta ALBA (Gure Amerikako Herrientzako Batasun Bolibartarra) alkarteen ganean jardungo dabe Rojasek eta Rodriguezek, gaur, 16:00etatik aurrera.
Garagarrilaren 17an, irakaskuntzea eta Nafarroa izango dira protagonistak. Mirari Bereziartuak Irakaskuntza gaur hitzaldia emongo dau, eta, Halip Lartigak, Nafar Iparraldea 1620ra arte. Hilaren 18an, Gorka Jajobe Palazio irakasleak Onlineko dendak muntatzen ikasiz gaia jorratuko dau, eta Pello Guerrak La conquista de la Nabarra Marítima izenburuko berbaldia eskainiko dau. Garagarrilaren 19an, Xabier Kebedok matematikea eta natureari izango ditu berbagai, eta Nekane Juradok, etorkizuneko ekonomia.
Azkenengo egunean, garagarrilaren 20an, 12:00etan, José S. Azpiazu alkateak eta Bizkaiko Aldundiko ordezkari Patxuko Abrisketak diplomak banatuko ditue. Arrastian, berbaldi bi izango dira: Esteban Antxustegiaren Madril eta Neraceko kongresuak eta Tomás Urzainquiren Congreso de Atarrabia.
Egitarau osoa, hemen.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!