AlhóndigaBilbao nazinoarte-mailako arkitekturearen topagune bihurtuko da

Bizkaie! 2012-07-16 15:27   jardunaldiak

Helburua munduko hainbat herrialdeetako profesionalak eta ikasleak batzea da Bilboko uria eta haren etorkizuneko garapena helburu daben alkarrizketa akademikoak, profesionalak eta ikerkuntzazkoak finkatzeko.

Architectural Assosiation School of Architecture (AA), programa honen sortzaileak Compunting Topos tailerra antolatu dau; bertan, nazinoarteko arkitekto eta kritikari entzutetsuek hartuko dabe parte eta egoitzea AlhóndigaBilbao izango dau.

Compunting Topos, garagarrilaren 16tik 27ra bitartean egingo dan 10 eguneko tailer trinkoa da. Tailer honetan, arkitekturatik eta diseinutik datozen 40 lagun baino gehiagok hartuko dabe parte, mundu osoko arkitekturako ikasleak, arkitektoak eta diseinatzaileak.

Architectural Association School of Architecture eskoleak Bilboko Udala, Bilbao Ekintzaren bidez eta AlhóndigaBilbao, Bilbao Guggenheim Museoa, Tecnalia, EHAEO (COAVN), EHUko Arkitektura Saila eta Egile-ren kolaborazinoagaz, Bilbao San Sebastián Visiting School programearen fase barri bat jarri dabe abian AlhóndigaBilbaon. Helburua munduko hainbat herrialdeetako profesionalak eta ikasleak batzea da Bilboko uria eta haren etorkizuneko garapena helburu daben alkarrizketa akademikoak, profesionalak eta ikerkuntzazkoak finkatzeko.

AA Visiting Schools munduan zehar uri desbardinetan garatzen diran Architectural Association-en eskola sateliteak dira, tokiko arazoetan oinarrituz (kulturea, ingurumena, ekonomia, gizartea) eta Arquitectural Association-en diseinu-metodologia jarraituz.

Bilboko Udalak eta AA Visiting School Bilbao San Sebastian-ek sinatutako akordio honek hiru ekitaldi ditu: alde batetik, apirilean AlhóndigaBilbaok egindako Landscape Urbanism Masterraren tailerra; bestetik, Guggenheim Bilbao Museoagaz antolatu izan zan Processing Environments sinposioa; eta azkenik, orain garagrrilean, AlhóndigaBilbaon egingo dan Computing Topos tailerra. Tailer honek 40 irakasle eta ikasle jasoko ditu eta bi hilebetez Bilbo uriaren inguruan lan egingo dabe.


Tailerra: Visiting School Computing Topos

Tailer honetan, munduko txoko desbardinetako arkitekturako 40 ikaslek hartuko dabe parte, lizentziatu barriek edo karrerako azken urtea egiten dabilzanek, lehentasuna Bilbo inguruetakoei emonez. Tailer horretan, espezializautako profesionalen berbaldiak izango dira eta nazinoarteko arkitektoek eta kritikariek amaiera aurkezpen bat eskainiko dabe; amaierea, barriz, arkitekto entzutetsu baten berbaldiagaz emongo jako. Ekitaldi horreek guztiak publikoari edegiak izango dira, nahiz eta tailerrean matrikulautako ikasleak lehenetsiko diran.

Tailerrak lekuaren edo topos gaia aztertuko dau eta, baita, azken urteetan ingurumen-parametroen ugalketa eta erabilgarritasuna dala bide izan dauen errotiko eraldaketea be. Konputazinoaren ideatik abiatuz, informazinoaren, datu meatzaritzearen estrategien eta indexazinoaren prozesu moduan ulertuta, lekuaren eta lurraldearen irakurketa legez proposatzen dira.

Tailerrak estrategien diseinua batzea eta lekuari buruzko tokiko informazinoaren eta informazino orokorraren, materialak nahiz birtualak, ikusgarriak nahiz ikusezinak izan, erabilera kritikoa dau helburu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu