Gaur Eibarrera bueltauko dira udako ikastaroak

Bizkaie! 2012-07-09 12:09   jardunaldiak

UEUren Udako Ikastaroen 40. urteurrenaren ospakizun ekitaldia tarteko, Baionatik bueltan, garagarrilaren 9tik 13ra, Eibarko UEUren Ikastetxe Nagusian (Markeskoa eraikina, Otaola hiribidea 1) izango da barriro hitzordua.

UEUren Baionako Udako Ikastaroak garagarrilaren 4tik 5era egin ziran, danetara, sei ikastaro emon zituen Baionako Unibersidadean. Horrezaz gan, hilaren 5ean egin eben UEUren Udako Ikastaroen 40. urteurren ekitaldia, Baionako Euskal Museoan; bertan izan ziran Jean Haritxelar Euskaltzaina, Eneko Bidegain kazetaria, MUko irakaslea eta UEUko kidea eta Karmele Artetxe UEUko zuzendaria.

Baionatik bueltan, garagarrilaren 9tik 13ra, honako ikastaroak egingo dira Eibarko UEUren Ikastetxe Nagusian (Markeskoa eraikina, Otaola hiribidea 1):

Euskal emakumeen historia osatzen; Lazarragaren testuak DBHn erabiltzeko; Sexologia, gazteak eta sare sozialak; Herri-mugimenduak eta militantzia-ereduak; Identitate di-soluzioak: narrazio performatiboak generoa eta euskal identitatea uztartuz; Bioeraikuntza eta geobiologia: bizitzeko eraiki; Scratch, teknologia berriak ikasgelan. Multimedia garapenak helburu pedagogikoekin; Murgildu robotikan LEGO NXTrekin; Zentzumenen terapiak: psikoaromaterapia, musikoterapia, irudikapen sortzailea...; eta Hondakinen kudeaketa eta tratamenduak.

Udako Euskal Unibersidadearen azken txanpa Iruñean izango da, garagarrilaren 16tik 18ra.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu