UEUk zortzi ikastaro eskainiko ditu asteon Iruñean

Bizkaie! 2012-07-16 13:58   jardunaldiak

Eibarren bigarren ekinaldia egin ostean, Iruñeara ailegau dira UEUren Udako Ikastaroak. Zortzi ikastaro eskainiko ditue Jaso ikastolan, garagarrilaren 16tik 18ra bitartean. Asteon amaituko dira aurtengo udako ikastaroak.

Eibarren bigarren ekinaldia egin ostean, Iruñeara ailegau dira UEUren Udako Ikastaroak. Zortzi ikastaro eskainiko ditue Jaso ikastolan, garagarrilaren 16tik 18ra bitartean.

Iruñeko ikastarokoak ondokoak dira: Sozialismoa XXI. mendeko Euskal Herrian; Nafarroaren konkista, iragana eta oraina; Euskararen berreskurapenaren esperientzia eta hizkuntza gutxituen biziberritzea; Iraultzaileak hezten: hezkuntza aldaketa sozialerako tresna gisa; Sexu-hezkuntza eta desgaitasuna; Haur-psikologia: gaurko haurrak etorkizuneko helduak; Aldaketa-prozesuetarako gakoak: konfiantza eta autoestimua; eta, Mendiko teknikak basabizitzaren ikerketan (ikastaro praktikoa Pirinioetan).

UEUren 40. Udako Ikastaroak amaitzear dagoz, izan be Eibarren hasi ziran bagilaren 26an, eta Baionan izan ostean, abiatu barri ditue azkenengo ikastaroak Iruñean.

Ganera, aurten 40. urteurrena ospatzeko 40 ikastaro prestau ditue, azkenengo urteetako gehien. Eibarren, UEUren Ikastetxe Nagusian, Baionako IUT Unibersidadean, 8 eta Iruñeko Jaso Ikastolan antolatu ditue mintegiak. Danetara, sei jakintza-arlotan banatu ditue ikastaroak: artea eta musikea, giza zientziak, injinerutzea eta teknologia, osasun zientziak, zientziak eta gizarte zientziak.

Aurten, hiru formatutan eskaini dira udako ikastaroak: ikastaro espezializatuak (aurretik jakintza maila bat beharrezkoa da), dibulgazinoko ikastaroak (interes orokorrekoak, ez da jakintza maila zehatzik behar) eta garapen personaleko ikastaroak (persona moduan garatzeko).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu