Modernidadea eta modeari buruzko udako ikastaroa antolatu dau Balenciaga Museoak
2012-07-09 18:20 jardunaldiakModernidadea eta bere ohiturak: modearen filosofia txikiak izenburuko udako mintegia antolatu dau Cristóbal Balenciaga Museoak garagarrilaren 9tik 11ra bitartean. Modearen gaur egungo diskursoaren hainbat alderdiri buruzko gogoetea egingo dabe.
Modernidadea eta bere ohiturak: modearen filosofia txikiak izenburuko udako mintegia antolatu dau Cristóbal Balenciaga Museoak garagarrilaren 9tik 11ra bitartean. Modearen gaur egungo diskursoaren hainbat alderdiri buruzko gogoetea egingo dabe egunotan Getariko museoan. Antropologia, Filosofia, Estetika, Arte Ederrak, Historia eta Arteen Teoria arloetako adituek hartuko dabe parte museoaren udako lehenengo ikastaroetan.
Museoko iturriek jakinarazo dabenez, Euskal Herriko zeinn kanpoko ikasleak batuko dira mintegian. Modea herri kulturearen zati lez aztertuko dabe ondoko irakasleek: Ramón Salas, Fernando Estévez eta Ángel Mollá,Tenerifeko La Laguna Unibersidadekoak; Yaiza Hernández, Middlesex Unibersidadeakoa; José Luis Pardo, Madrileko Unibersidade Konplutensea; eta, Bianca Visser komisarioa.
Ondoko mintegiak eskainiko ditue irakasleek: Las poses de los que miran. Texturas de la moda en la ecúmene turística, Fernando Estévez; El espejo de la moda y el deseo del otro, Ángel Mollá; Algodón rojo: sobre el mensaje social que transmite nuestra indumentaria, Bianca Visser; Moda y autenticidad: la invención de la diferencia, Ramón Salas; De la crítica como 'cool-hunting', Yaiza Hernández; eta, Dedicated follower of fashion, José Luis Pardo.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!