Irakurzaletasuna eta literaturea etorkizunean, aztergai EHUren udako ikastaroetan

Bizkaie! 2012-07-16 17:33   jardunaldiak

EHUko udako ikastaroek Irakurzaletasuna eta literaturea: tradizinotik etorkizunerako leihora mintegia eskainiko dabe asteon, astelehenetik eguaztenera bitartean, Donostiako Miramar Jauregian. Teknologia barriek arlo guztietara, literaturara bere, ekarri daben iraultza ikaragarria aztertuko dabe egunotan.

Gaur egungo testuinguruan, teknologia barrien sasoian, liburutegien zeregina atzera be zehaztu beharraz, eta irakurzaletasuna bultzatzeko moduez jardungo dabe. Mintegiaren programazinoak hiru ardatz ditu: ahozko eta idatzizko literatur tradizinoa, literaturara hurreratzeko bide barriak, eta irakurketearen euskarri izan behar dauen liburutegi edo dokumentazino gunea. Alde teorikoaz aparte, adibide eta proposamen zehatzak emongo ditue irakurketa programak egiteko.

Donostian hizlari izango dira, besteak beste, Mari Jose Olaziregi Etxepare Euskal Institutuko Euskera Sustapen eta Hedakuntzarako zuzendaria, Juan Kruz Igerabide idazlea eta Itziar Zubizarreta Galtzagorri alkartekoa eta ikastaroaren zuzendaria. Horreekaz batera, Gemma Lluch Valentziako Unibersidadeko irakasle eta filologoa eta Gurutze Aldabaldetreku EHUko Donostiako Irakasleen Unibersidade Eskolako irakasleak be parte hartuko dabe. Hainbat liburutegitako arduradunek euren esperientziak azalduko ditue.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu