GetxoPhoto jaialdiko barriketaldi, bisita eta tailerretan izena emoteko epea edegi dabe

Bizkaie! 2012-08-02 14:22   jardunaldiak

GetxoPhoto Nazioarteko Argazkigintza Jaialdia abuztuaren 30ean hasiko da, aurten umezaroari gorazarre eginez. Hogei egilek umezaroaren ganeko ikuspuntu personala erakutsiko dabe irudiz irudi. Erakusketeaz gan, bestelako ekintzak antolatuko dira Getxon, eta daborduko epea edegi dabe.

GetxoPhoto Nazioarteko Argazkigintza Jaialdia abuztuaren 30ean hasiko da, aurten umezaroari gorazarre eginez. Hogei egilek umezaroaren ganeko ikuspuntu personala erakutsiko dabe irudiz irudi. Erakusketeaz gan, bestelako ekintzak antolatuko dira Getxon, eta daborduko epea edegi dabe.


Erakusketak iraila osoan egongo dira ikusgai, baina ganerako jarduera gehienak jaialdiko lehenengo astegoienean egingo ditue, abuztuaren 30etik irailaren 2ra. Tailer, berbaldi eta bisitaldietan parte hartzeko derrigor emon behar da izena, eta lekuak mugatuta dagoz.


- Etorkizunari gorazarre. Zure argazkia jaialdian

Edonork parte hartu leike lehiaketan, argazkilari profesionala izan ala ez. Parte-hartzailea adinez txikia bada, bere guraso edo legezko ordezkariaren baimena izan beharko dau. Argazkien gaia Etorkizunari gorazarre izan behar da. Jasotako irudiak erakusketa areto batean proiektauko dira, eta horreetatik 30 antolatzaileen arabera, formatuagaitik erakuslekuetara hoberen moldatzen diranak) bertako saltokietan erakutsiko dira.

Argazkiak getxophoto@gmail.com helbidera bialdu behar dira, izen-emote fitxeagaz batera. Argazkia .jpg erako artxiboa izan behar da, 1024 x 682 pixeleko gitxieneko erresoluzinoagaz eta 2 megabyte baino gehiagokoa. Argazkiak jasoteko azkenengo eguna abuztuaren 10a da.


- Pop errealismo kreol. Tailerra Marcos Lopezegaz

Marcos Lopez argazkilari argentinarrak argazki bat aurretik sortutako ideiatik zelan landu erakutsiko dau tailerrean. Aurreprodukzinoa, lokalizazinoak, logistikea, produkzinoa eta argiztapen diseinua, jantzia, errealizazinoa eta postprodukzioa jorratuko ditu, hain zuzen be.

Marcos Lopez Santa Fen, Argentina, jaio zan 1958. urtean. Hogeita ahmar urteko ibilbidean lan ugari sortu ditu. Mexikoko muralistak, telenbobelak, publizidadea, propagandea... eta latinoamerikako beste makina bat osogai ditue haren sorkuntzek. Algortako Portu Zaharreko El Sireno del Rio de la Plata irudiaren egilea da Lopez. Egilearen ganeko informazino gehiago: www.marcoslopez.com

Ikastaroa High Tech Tamarises Beach hotelean egingo da, abuztuaren 30ean, goizezn eta 31n, goiz eta arrasti. Asko jota 20 lagunentzako lekua dago. Izena emoteko azkenengo eguna abuztuaren 15a da, eta ikastaroaren prezioa, 100 euro. Argibide gehiago: getxophoto@getxophoto.com


-Talks barriketaldiak

Argazkigintzearen inguruko barriketaldi lasaiek osotzen dabe Talks ekimena. Aurten Marcos Lopez, Alejandro Castellote eta Christian Caujolle argazkilariek hartuko dabe parte. Zintzotasuna sorkuntzan, argazkigintza garaikidearen joerak, estereotipoak, nortasuna Latinoamerikako argazkigintzean eta arte merkatuan izango ditue berbagai.

Talks honeek abuztuaren 30ean izango dira, Torrene aretoan, 18:00etan.


- Photowalk. Photo Gallery 20 Javier Gimenogaz, eta Vicente Paredesen estudioa

Non eta zelan egiten dabe lan argazkilari profesionalek? Zelan funzionetan dau argazkigintzan dabilen galeria batek? Photowalk-ek argazkilari ospetsu baten estudio eta arte galeria bat hurretik ezagutzeko aukera parebakoa da. Behar egiteko moduak, proiektuak garatzeko espazioak... kontu askoren ganean berba egingo dabe.

Aurtengo ibilbidea Bilbon hasiko da, han Javier Gimenok Photo Gallery 20 erakutsiko deusku. Argazkigintzan ezpezializetako Bilboko galeria bakarra da, eta estadu espainiarreko bakarretakoa. Ostean, Vicente Paredes argazkilariaren estudioa bisitauyko dabe. EHUn eta Londreseko Westminter Collegen ikasi eban, eta gaur egun freelance argazkilaria da. Bisitea mokautxu bategaz amaituko dabe.

Hitrzordua abuztuaren 30ean izango da, 11:00etatik 14:00etara. Izena-emotea, abuztuaren 25era arte. Prezioa 10 eurokoa da.


- Opening jaia

Andres Isasi Musika Eskolan egingo dabe inaugurazino-ekitaldia. Edizino honetako egileetako batzuk euren lanak proiektau eta aurkeztuko ditue, esaterako, Jill Greenbergek, Jon Uriartek, Javier Tlesek, Paola de Grenetek, Jacqueline Robertsek, Sofie Knijffek eta Robin Schwartzek. Roger Ballenen lanaren proiekzino bereziagaz amaituko da aurkezpena.

Ekitaldia abuztuaren 31n izango da, 20:00etan. Izena emotea beharrezkoa da, helbide honetara idatziz: opening@getxophoto.com


- Ibili
bisitaldiak

Jaialdiaren egitaraua osotzen daben instalazino eta erakusketak ezagutzeko bisita gidatua da. Hemen datak: abuztuak 8, 15 eta 22; irailak 23, 30 eta 29. Bisitak 11:30ean hasiko dira, eta ordu bi iraungo dabe. Persona bakotxak euro bi ordaindu beharko ditu. Informazinoa eta izena emotea: 94 657 64 75 edo 688 692 637 telefono-zenbakietan. Taldeentzako bisitak be antolatu ditue.


- Papel gunea

Irakurketa gune honetan mundu osoko 30 argazki-aldizkari eta edizino honetako egileen liburuak egongo dira. Hile osoan egongo da zabalik, Torrene kalean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu