XXI. mendeko fikzinozko zinemea aztertuko dabe egunotan EHUren BizBAK udako ikastaroetan

Bizkaie! 2012-07-12 18:07   jardunaldiak

XXI. mendeko zinemearen aurrekariak eta eraginak aztertuko ditue garagarrilaren 13tik 20ra bitartean Bilbon, BizBAK EHUren arte eta kulturari buruzko udako ikastaroetan. Enrique Urbizu eta Borja Cobeaga zinemagile ezagunek emongo ditue eskolak, besteak beste.

XXI. mendeko zinemearen aurrekariak eta eraginak aztertuko ditue garagarrilaren 13tik 20ra bitartean Bilbon, BizBAK EHUren arte eta kulturari buruzko udako ikastaroetan. Enrique Urbizu eta Borja Cobeaga zinemagile ezagunek emongo ditue eskolak, besteak beste, El cine del siglo XXI. Herencias e influencias ikastaroan.

Leioako kanpusean abiatuko dabe ikastaro teoriko-praktikoa. Bilboko Bidebarrietako liburutegia, BBK-EHU Etxea eta EITBren egoitzan be egingo ditue mintegiak.

Aurreko urteetan lez, eskola magistralak eta tailer praktikoak tartekatuko dira, eta ikasleek fikzinozko film laburra filmauko dabe. Berbaldietako batzuk edegiak izango dira, jakin-mina daukan edonork izango dau aukerea. Aitatutako hitzaldion ardatza azkenaldiko fikzinozko zinemea izango da, XX. mendeko zinemeak lan barrietan izandako eragina be aztertuko dute. Ganera, irakasleak gaur egungo produkzinoaren egoeraz berba egingo dabe, eta bakoitxak bere lana aurkeztuko dau.

Enrique Urbizu igazko Goya saridunak Espainiako zinemearen gaur egungo egoerea izango dau berbagai, oraintsu egin dituan lanak kontuan izanda. Borja Cobeaga donostiarrak, komediazko lanetan ibilitakoa izanik, screw-ball comedy edo komedia erromantikoa dalakoaren egoereaz jardungo dau, eta bere proiketuen barri eskainiko dau.

Borja Crespok ilustrazinoaren (komikia, kartelak, dibulgazinozko agerkariak, …) erreferenteetatik abiatutako zinemra aztertuko du. Sarri gitxiagotzat hartzen diran lanen ganena berba egingo dau, berabarako, musika-klipak eta publizidadea. Rocío De las Muñecas ikertzaileak fikzinozko telesailak balorau eta sarbide barriak aitatuko ditu. Juan Flahn zuzendari eta eleberrigileak underground eta bazterreko ikus-entzunezkoak izango ditu berbagai, eta 60ko eta 70eko zinema alternatiboak gaurko lanetan daukan eragina nabarmenduko dau.

EHUko irakasle, kritikari eta zuzendari Kepa Sojo, barriz, Europakoprodukzino barriez eta XXI. mendeko western izenekoa jorratuko ditu. Amaitzeko, Ikastaroaren koordinatzaile Patxi Urkijok azken urteotako thriller generoaz berba egingo dau.

Edonorentzat edegita egongo dira berbaldiak honeek dira:


Garagarrilak 13, Zientzia Fakultadeko Praninfoa, Leioako Campusa

- 11:30ean, La Producción europea en el siglo XXI. Propuestas renovadoras y ecos desde los 'nuevos cines' de los 60 y 70, Kepa Sojo.

- 13:00etan, El cultivo último de la Screw Ball Comedy. Borja Cobeaga.


Garagarrilak 16, Bilboko Bidebarrietako Liburutegia

- 11:00etan, Actualidad del cine español, Enrique Urbizu.

- 13:30ean, Tv. de Ficción. Series. Recursos y antecedentes, Rocío De Las Muñecas.

Garagarrilak 17, Bilboko Bidebarrietako Liburutegia

- 11:00etan, Cine, cómic, nuevas tendencias y nuevas disposiciones tecnológicas, Borja Crespo.

- 12:30ean, Transgresiones del Cine out y marginal desde los referentes underground y hard de los años 60-70, Juan Flahn.


Garagarrilak 18, Bilboko Bidebarrietako Liburutegia

- 8:00etan, El último Thriller. Referentes y nuevas propuestas. Patxi Urkijo. 9:30 Circuitos y métodos en el Audiovisual 'menor': promociones, clips, cortos, video creaciones, Borja Crespo.


Garagarrilak 19, Bilboko Bidebarrietako Liburutegia

- 8:00etan, Westerns del siglo XXI versus Westerns del siglo XX. Kepa Sojo. 9:30 Estrenos, circuitos y certámenes. El Thriller, y el rigor creativo versus la industria. 'No habrá paz para los malvados', Enrique Urbizu.

Garagarrilak 20, Bilboko Bidebarrietako Liburutegia

- 8:00 Desde el proceso de guion hasta la materialización de la comedia. Acción recíproca del contexto real, Borja Cobeaga.

- 9:30 La tensión, el suspense y las amenazas transgresoras en el cine actual, Juan Flahn.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu