Triunfadoreen galdera garratzak
2005-06-03 00:00 Kulturea
Hori kontuan hartuta, ulertzekoa da Antzerkiola Imaginarioko kideek Alfred Jarryren ‘Ubú errege’ eta Samuel Becketten ‘Godoten zain’ moduko komedietan hartu izana erreferentziak, eta, zelan ez, absurduaren gainean berbetan gagozanez, Ionesco be izan da euren zutabe nagusietako bat: jatorri errumaniarreko autorearen ‘Errinozeroa’ hartu eta, metafora lez, Ander Lipus eta konpainiak hipopotamoaren figura erabili dabe. Metaforea, zerena? Ba animalia motel, ardurabako, astun eta patxadazale bihurtzearena: gaur egun, koherentzia mantentzea ze gatxa dan erakutsi gura dabe. Persona askok, erosotasunaren truke, arimea be salduko ...
Amaia Basterretxea: ‘gure aurrekoak barik ez gara ezer'
2005-06-03 00:00 BarriketanLadies in lavender
2005-06-03 00:00 Zinemea
Pelikula honetako protagonistak Judi Dench ia perfektua eta Europako zinearen irudi barria, Daniel Brühl aleman gaztea, dira. “Ladies in lavender” filmak istorio samurra eta xaloa kontetan deusku, ikus-entzuleak Cornualles-en 1936an kokatuz, bigarren mundu gerrearen haizetea Europa osoa gogor astintzen hasi zanean, hatan be.
Kanpotarrei guztiz itxitako komunidade txiki batean New Yorkera ailegau guran dabilen biolin-jole gazte bat sartuko da, behin bidaiatzen ebilen itsasontzitik jausi eta herri txiki horretako hondartzan agertu eta gero.
Gauzak holan dirala, herriko biztanle guztien bizimodua zelan ...
Txinak (edo geuk) eukiko dauen (dogun) arazoa: hizkuntzea
2005-06-03 00:00 sarean
Gotzon Plaza,
informatikoa
Kingdom of heaven
2005-06-03 00:00 Zinemea
Seguru nago gurutzadak ez jakezana hain luze egin ez mairuei, ezta kristinauei be. Halan izan balitz, gaur egun Jerusalengo konfesino nagusia budismoa izango litzateke. “Kingdom of heaven” filma ez da abenturetako kontakizun bat, ezpada gerren aurkako alegatu asmo onekoa baizen sinple eta inozoa; ganera, Ridley Scott-en filmik gehienetan jazoten dan lez, attrezzoak mamina itoten dau gura izan barik be.
Behin gurutzaden ganeko birsorkuntza luxuzko baina zehaztasun bako honetan apur baten aztarrika egin eta gero, ordu bi eta erdiko iraupen osoan ...
Eskolartekoan neskatoak nagusi
2005-06-03 00:00 Bertsolaritzea
Bat-batekoaren txandea orain
Bizkaiko Ikastolen Federazinoak antolatzen dau eskolarteko txapelketea, eta aurreko astean aurreratu geuntsuen moduan, bat-bateko bertsoen jardunak hartuko dau idatzizkoenaren lekukoa. Honek garrantzia handiagoa dauka, Bizkaiko eskolarteko txapelak banatu ez eze, bertan erabagiko dalako Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketan zeintzuk kantauko daben. Euskal Herrikoan bi maila bereizten badira be (14 urtera artekoak eta 15-18 urte bitartekoak), Bizkaian hiru mailatan egiten dabe (14ra arte, 15-16 eta 17-18). Erdiko adin tarte hori bereiztea orain dala urte batzuk egin zan lehenengoz, 14tik ...
Oihutegia: irudi bidezko euskal txata
2005-06-03 00:00 Euskerea berbagai
Baliabide teknikoak
Honeek dira oihutegian amaraunean sartzeko gitxieneko baldintzak:
Flash-eko azken bertsinoa instalauta euki behar da.
Pentium II edo hortik gorakoa izan behar dau ordenadoreak.
64 MB RAM edo gorakoa izan behar dau.
Internet Explorer 5.0 edo hortik gorako bertsinoa behar da.
Mac ordenadoreetatik be ibili daiteke.
Xabier Paia
Alfred Hitchcock Donostiako Nazinoarteko Zinemaldiko protagonista
2005-06-03 00:00 Zinemea
Atzera begirakoak eta andrazkoen gizarte bilakaerea
Lehenengo atzera begirakoak Robert Wise zinemagile estatubatuarra jasoko dau. Zinema estatubatuarreko zinemagilerik moldagarrienetarikoa dala dinoe; izan be, "The Sound of Music" edo "West Side Story"-ren moduko musikalek ospetsu bihurtu eben arren, gerrako zinea edo western genero pelikulak be landu dauz. Goenagak esan eban Zinemaldiak zer edo zer zor eutsola zuzendariari, 1996ko edizinoan epaimahaikidea be izan zalako.
Bigarren atzera begirakoa azken urteetako zinemagilerik polemikoenetakoa dan Abel Ferrarari opetsiko jako. Kultuzko zinemagile honen jarraitzaileek bere ...
Jon Rui Wanbak irabazi dau Bizkaie! & Aretxondo lehiaketea
2005-06-03 00:00 BarriketanGipuzkoako Bertso Eskolen Eguna, maiatzaren 28an Billabonan
2005-06-03 00:00 Bertsolaritzea
Gipuzkoako Bertsozale Elkartea
Tempranillo zuria
2005-05-27 00:00 Jan edanak
1999-2003 bitartean proiektu asko jarri ziran martxan ikerketea bideratzeko eta, lehenengo urtean lortutako emoitza ona ikusita, bai kalidadeari eta baita ardaoaren nortasunari jagokonean be, Espainiako mahats mueten erregistroan sartzeko tramite legalak egin ziran 1999an.
Tempranillo zuria Errioxako mahats mueten zerrendan onartzeko eskaria egin zan eta, ostean, jatorrizko izentapenen kontseiluari bertan be onartu dagien eskatu jakon.
Jabier Erro kontseilariaren arabera, bariedade hau Errioxako ardao eskualde desbardinetan eta baita beste mahasti lurralde batzuetan landatzeko be egokitzat jo daiteke.
Mahats mueta barri honegaz ...
Taiwaneko gorabeherak
2005-05-27 00:00 Bidaide
Gaua da eta kaleetan sekulako zaparradea dabil. Taipein gau giro ederra dago eta goizaldean, berandura arte era guztietako dendak zabalik egotea normala da. Horren erakusgarri, ‘Gaueko Azokea’, Taiwaneko sukaldari eta ehundaka tripontzien topaleku. Gustu onekoa da ostren tortilea limonada likatsuagaz batera eta ‘etxeko’ postretzat izoztutako esne ezkatak zenbat gura sirope eta barazkiakaz egindako mermeladakaz horniduta. Gozo-gozo dago eta lagunartean pozarren gagoz. Kulturen arteko gorabeherak, ardurak eta Taiwanek bizi dauen egoera negargarria doguz berbagai. Aldaketa giroa igarten da 22,5 miloe ...
Boiseko euskal ikastaroek AEBetako gobernuaren diru-laguntzinoa jaso dabe
2005-05-27 00:00 Euskaldunak munduan
Bizkaie!
Marilyn Manson eta Prodigy izango dira Festimad 2005 musika-jaialdian
2005-05-27 00:00 Musikea
Heavy
Marilyn Mansonek maiatzaren 27an, barikua, eskainiko dau ikuskizuna. Taula horretan bertan be Nightwish, The Hives, Wednesday 13 eta Muletrain taldeak izango dira. Egun horretan, baina beste eszenatokian, Slayer Kaliforniako heavy metal taldeak joko dau. Turbonegro, The Dilinger Escape Plan, Skizoo eta Legen Beltza taldeek be leku berean eskainiko dabe emonaldia.
The Prodigyk zapatuan egingo dau musika elektronikoaren erakustaldia. Incubs, Hermano, Mondo Generator eta The eighties matchbox B-line disaster taldeak be izango dira taula ganean. Beste eszenatokian, barriz ...
Goizalde Landabaso: 'tristeziari eta etsipenari aurre egiteko idazten dot'
2005-05-27 00:00 BarriketanUdaberriko Bertso Saioak jaialdia Santutxun
2005-05-27 00:00 Bertsolaritzea
Udaberriko Bertso Saioak ekitaldia maiatzeko lau zapatuetan egingo da Karmelo plazan, 13:00etatik aurrera. Gaiak Santutxuko Bertso Eskoleak jarriko ditu eta ondokoak izango dira, egunez egun, parte-hartzaileak:
Maiatzak 7
Andoni Egaña, Igor Elortza, Maialen Lujanbio eta Sebastian Lizaso.
Maiatzak 14
Aitor Mendiluze, Amets Arzallus, Sustrai Colina eta Unai Iturriaga.
Maiatzak 21
Arkaitz Estiballes, Fredi Paia, Iratxe Ibarra eta Oihana Bartra.
Maiatzak 28
Xukan: ‘Iturrian zer dago?’
- Bertsolariak: Anjel M. Peñagarikano eta Iñaki Murua.
- Trikitilariak: Jon Ansorregi eta Andoni Larrañaga.
- Dantzariak ...
‹‹ Aurrekoak
1
2
3
4
...
4155
4156
4157
4158
4159
4160
4161
4162
...
4261
4262
4263
4264
Hurrengoak ››
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...