Axularren 'Gero'-ren I. etenbako irakurketea Bilbon

Bizkaie! 2008-06-17 14:33

Gaur, hilak 19, Axularren Gero-ren, XVII. mendeko euskerazko klasikorik adierazgarrienaren I. etenbako irakurketea izango da Bilboko Arriaga antzokian, goizeko 8:00etatik arratsaldeko 20:00etara.

Gaur, hilak 19, Axularren Gero-ren, XVII. mendeko euskerazko klasikorik adierazgarrienaren I. etenbako irakurketea izango da Bilboko Arriaga antzokian, goizeko 8:00etatik arratsaldeko 20:00etara.

Ekitaldia Elkarlaneko euskaltegiek (Bilbo Zaharra, Gabriel Aresti eta Juan Mateo Zabala) antolatu eta Bilboko Udaleko Euskara Sailak eta Ipar Kutxak babestu dabe.

Euskerazko klasikoak eta irakurketea bultzatzeko asmoz inoiz egin dan Axularren Gero-ren lehenengo irakurketa publikoari arlo desbardinetako 400 bat lagunek ekingo deutsie.

Irakurketea Arriaga Antzokian izango da eta Elkarlanek antolatutako ‘Euskara Ikasleen III. Jaia’ ikasturte amaierako jaiaren atal bat da.

Irakurketearen lehenengo pasarteak Joan Mari Irigoien idazleak eta Andres Urrutia Euskaltzaindiako presidenteak irakurriko ditue. Edozelan be, 12 ordu horreetan euskal kulturako eta beste alorretako 400 bat lagunek parte hartuko dabe jentaurreko irakurketa saioan, besteak beste, Bingen Zupiria, Mikel Urdangarin, Kepa Junkera, Kirmen Uribe, Joane Somarriba, Gorka Iraizoz, Joseba Garmendia, Xabier Gereño eta Karmelo Etxenagusia.

Bilboko Udaleko Gobernu Taldeko zenbait kideez gan, Eusko Jaurlaritzako eta Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkari batzuk be parte hartuko dabe.

Horrezaz gan, mundu osoko Euskal Etxeek irakurketa publiko horretan parte hartzeko aukerea izango dabe. Euren saioak bideoan grabau ditue eta antzokiko kanpoaldean zein barrualdean jarriko dituen pantailetan ikusgarri izango dira, zuzenean izango diramakaz tartekatuta.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu