Dastagailu edo sudur elektronikoa ardaogintzan

Bizkaie! 2004-07-02 00:00   Jan edanak
Sistemeak hiru modulo independiente daukaz; honeek ardaoaren usaina, kolorea eta gustoa atzemoteko gai izango dira eta hartutako datuen arabera, seinale akustiko bat bialduko dau tresneak. Datuen tratamenturako be programa informatikoa be badauka. Programa honen bidez, ardao bakotxa grafiko batean agertuko da, kolore desbardinagaz. Grafikan alkarren ondoan badagoz, antzeko ezaugarriak daukiezalako da. Tresna honek ez ditu dastatzaileak ordezkatu gura baina bai parametro objetibo batzuk eskaini bai upategietan baita enologia sailetan be. Hau da, ardao bat ona, oso ona edo bikaina dan ...

Zein ete gehiago?

Bizkaie! 2004-07-02 00:00   Antxinakoak Geurera
Arrazoia ahaide nagusiek herriekaz eukiezan hartu-emonetan topau behar dogu. Herriek gero eta indar gehiago euken. Ahaide Nagusiek, ganera, euren ondare ekonomikoa lurretan sartuta eukien eta herrietatik ataraten ziran onurak gura ebezan. Baina horretarako ez eukien indar ekonomiko nahikorik. Indar ekonomikoa ugaldu guran, familien arteko batuketa eta hitzarmenak hasi ziran. Batez be alkarteak ezkontzeen bitartekoak izaten ziran, baina hau nahikoa ez bazan, beste sendi batzuen ondarea lortzeko, abereak, diruak eta abar, gerran hastea be ondo ikusi eben. Kontuak kontu, herriek bizi ...

Egipto (I)

Bizkaie! 2004-07-02 00:00   Bidaide
Leku pobreetan eta baztertuetan egoerea oso bestelakoa da, izan be, ez dago ez seguridaderik, ezta bigilantziarik be. Cairoko auzo batzutan, kaosa eta desordena dira nagusi. Kaleak autoz beteta dagoz eta ez dogu semaforo bat bera be topauko. Halan da be, trafikoa nahiko arin dabil eta hasikera baten bertan ibiltea gatx egin arren, gero abentura bihurtzen da. Bertotik ez hain urrun, poliziak eta enpresa pribatuek jagondako bost izarretako hotelak dagoz, taldean datozen turistei itxaroten. Honeek dutxa beroa hartzeko gogoagaz datoz, baita ...

Hutsa, metal industrialaren ordezkari euskalduna

Bizkaie! 2004-07-02 00:00   Musikea
Hasi-barriak diran talde danen antzera, lehenengo maketea grabau eben, disketxeei euren lana aurkezteko. Lehenengo pausuak oso gatxak dirala esan beharrik be ez dago eta gogor behar egin behar da disko bat merkatuan atarateko. Hori ondo dakie Kudai taldekoek, eta disketxeren baten eskaintzea euki arte metal musikea eta elementu elektronikoen buztarketan bete-betean egon dira sartuta. Azkenean, lortu dabe gura izan dabena, Oihuka zigiluaren eskutik. Metalaren eta musika industrialaren arteko buztarketea da Kudairen oinarria, beti be melodia ahaztu barik, eta horretan garrantzia ...

Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren denporaldi barria

Bizkaie! 2004-07-02 00:00   Musikea
Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Tomas Garbizuri eskainitako euskal konpositoreen bildumako zortzigarren alea grabau dau Abonu denboraldia, birak, kontzertu didaktikoak eta Miramoneko Eguerdiak amaitu ostean ekin deutsie grabazinoari Donostiako Orfeoia, Olatz Saitua, Esteban Elizondo eta Xavier de Maistre orkestreagaz batera. Tomas Garbizuren katalogo zabaletik bost obra aukeratu dira, obra sinfonikoak protagonismoa hartzen dauan grabazino diskografiko barri honetarako. Obra guztiak lehen aldiz grabau dira eta horreetako bat erabateko estreinaldia da. Tomas Aragüesen berrikusketea eta zuzenketea beharrezkoa izan dan grabazino honetan, Donostiako Orfeoia, Olatz ...

Teknologia barrietan oinarritutako hezkuntza-proiektua abiarazo dabe Microsoftek, Intelek, HPk eta Eusko Jaurlaritzeak

Bizkaie! 2004-07-02 00:00   sarean
Koro Amas, ekimen honetan parte hartu dauan irakaslearen esanetan, deigarria da ikasleak ze arin egokitu diran sistema barrira. Roberto Suberbiola, ekimenaren arduradunaren ustez, orain arte jaramon gitxi egin jako Informatikeari hezkuntzan, eta, haren ustez, oso tresna baliogarria da. Microsofteko arduradunek, barriz, arrakasta handiko esperientzia izan dala jakinarazo dabe, eta datozen hiru urteetan Estadu osoan holako 60 bat proiektu martxan ipinteko asmoa dabela. Bizkaie!

Kaixo euskal ataria goitik behera erabarrituta

Bizkaie! 2004-07-02 00:00   sarean
Gitxi barru, on-line euskaltegia, kritikak eta burtsa zerbitzua be eskainiko ditu Kaixok. On-line euskaltegia garagarrilerako abiarazotea espero dabe arduradunek. Euskaltegia lehen urratsetara bideratuta egongo da baina maila handiagoko ikasleak HABEk euskerea internet bidez ikasteko oraintsu sortutako Boga zerbitzura bideratuko ditu Kaixok. Bestetik, barikuero kritikeari leihoa zabaldu, eta aisialdirako proposamenak egingo ditu. Telebista, literatura, zine zein musika arloetako lau adituk astero film, liburu, telesail, disko edota kontzertu baten ganeko kritikea egingo dabe. Asteburuari begira, Euskal Herriko txoko bat proposatuko dau erreportajeen ...

‘Soinujolearen semea’, Espainiako Narratiba Sarirako hautagaien artean

Bizkaie! 2004-07-02 00:00   Kulturea
Edozelan be, egunotan akabau dauz Atxagak obrearen itzulpen beharrak, izan be, Espainiako Narratiba Sarirako eskaria egiteaz gan, irailerako liburu-dendetan ‘El hijo del acordeonista’ topauko dogu. Egin dauan lehenengo itzulpena da, bere emaztearen laguntzinoagaz. Beste lan batzutako esperientzia ikusita, itzulpenek ate ugari edegiten dabezala ondo daki Atxagak, izan be, Obabakoak obra saritua 24 hizkuntzatara itzuli da argitaratu zanetik hona, eta obrea euren hizkuntzan irakurri leikien azkenak japoniarrak dira. Holan ba, ‘Soinujolearen semea’ katalanera, italierara eta frantsesera itzultzeko proiektuek aukera handiak daukiez ...

Txiki-chicos, Euskal Herriko eta Diasporako umeen loturea

Bizkaie! 2004-07-02 00:00   Euskaldunak munduan
Hasikeran, muga legez hamabi urtera arteko umeek bakarrik parte hartu leikiela ezarri eben arren, gaztezaroa be kontuan hartu gura izan dabe proiektuaren bultzatzaileek, baita Euskal Herriagaz lotura zuzenik ez daukien personak be. Argi dago, beraz, Internetek zubi handia edegi dauala Euskal Herriaren eta Diasporearen artean, eta parte hartu gura izan ezkero, izena emoteko txikichicos-suscribe@gruposyahoo.com.ar helbidera mezua bialdu edota Txiki-chicos helbidera jo daiteke: http//ar.groups.yahoo.com/group/txikichicos direkzinoa horren adierazle zuzena da. Bizkaie!

Umeak seme-alabatzat hartzeko desfileak

Bizkaie! 2004-07-02 00:00   txutxu-mutxuan
1999n, AEBetan, 46.000 ume baino gehiago adoptatuak izan ziran. Horreetariko % 70 baino gehiago 10 urte baino gitxiagokoak ziran. Adoptatuak izaten ez diran umeen kasuan, 18 urte betetean, gizartean sartu behar dira heldu independente legez, familia eta ezelako laguntza ekonomiko barik. Gobernuaren programak gorabehera, ume honeen inguruan egindako azterlanek errealidade gordina erakusten dabe. Txostenen arabera, % 55ek porrot egiten dabe goi ikasketetean, % 30ek adierazo eben ez daukiela etxerik edo astero aldatu behar izaten dabela bizitokia eta % 26k kartzelan amaitzen dabe. Nesken ...

Umezurtzak erreskatetako lanetan

Bizkaie! 2004-07-02 00:00   Zinemea
Beste batzuek, ostera, uste dabe herrialdeari zerbitzua emoteko ideiaren atzean zer edo zer gehiago dagoala. Alderdi demokratako kideek gogora ekarri dabe Arnold Schwarzenegger-ek ikasketei jarraitzearen aldeko antzeko kanpaina baten jardun ebala politikan sartu baino lehenago. Eta euren buruari itauntzen deutsie ia Bush familiagaz hain hartu-emon onak daukazan Willis errepublikarrak gauza bera egingo ete dauan hemetik gitxira. Joseba Terreros

La puta y la ballena

Bizkaie! 2004-07-02 00:00   Zinemea
Izenburu deigarri honen atzean, trama handizale eta transzendentea izan gura dauan film bat daukagu, sasoiak eta kontinenteak batzen dauzana, maitasuna, heriotzea eta norberaren askatasuna ardatz hartuta. Hogeita hamarreko hamarkadan Patagonian puta modura saldutako andra eder eta libertario baten eta bizienak mehatxatutako idazle erakargarri baten artean kasualidadetik harantzago doan paralelismoa atondu dabe. Filmari tango ukutuko tragedia baten indarra emon gura izan deutsie, balearen agerpen metaforikoak orekatzen ez dauan loturea erabilita. Edozelan be, abiapuntua ona izanagaitik be, istorio biak buztartzeko egindako beharrak ...

Berbak saldu eta erosi

Bizkaie! 2004-07-02 00:00   Euskerea berbagai
Hemen Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (euskeraz, gaztelaniaz legez, IVAP esaten dana) maileguei buruz esaten dauana bere webgunean (parkatu dagiela bizkaierara itzultzea; bildur naz geure irakurle bizkaitar petoek ez ete eben arrotzegi sentiduko administrazinoko berbakerea): “Kontzeptu barriak adierazoteko bide bat mailegutza da, beste hizkuntza bateko hitzak geureganatzea. Bide hau zilegi da eta betidanik erabili izan dogu euskeraz. Gure hizkuntza, landu bako arloetara ailegau danean, akaso, larregikerian jausi eta ezelako neurririk barik emon deutsegu sarbidea kanpoko berbei. Arazo hau ez da euskerearena ...

Bizkaiko hamabi lagun Amerikan

Bizkaie! 2004-07-02 00:00   Euskaldunak munduan
Bizkaie!

Txotxongilo Eguna Getxon

Bizkaie! 2004-07-02 00:00   Kulturea
Antolatzaileek ‘txotxongiloen ikuskizun batean parte hartzen daben inozko txotxongilo zale gehien batzeko asmoa’ daukie. Marka hori (gaur egun 402 titiritero eta 463 txotxongilotan dago, 2003ko gagarrilaren 13an Britainia Handian lortutakoa), Errekorren Guiness Liburu ospetsuan sartuko litzateke, antolatzaileek ipinitako helburua betetekotan. Txotxongiloen bilera honetan parte hartzeko ez da titiriteroa izan behar. Edonor joan leiteke Getxora txotxongiloa eskuetan hartuta. Deialdiak ez dauka adin mugarik, ezta txotxongilo mueten ganeko mugarik be. Lana errezteko, ganera, Areetako plazan bertan txotxongiloak egiteko tailerrak zabalduko dira. Errekorra ...

Bizkaierea badabil txapelketan

Bizkaie! 2004-07-02 00:00   Bertsolaritzea
Gaia: “Zuek biok ama-semeak zarie. Zu, Urtzi, semea zara. Zuen ama Oihanak, etxeko beharrakaz kokoteraino, greba egitea erabagi dau. Gaur da bere lehenengo greba eguna.” Urtzi Egin beharko dogu orain berriketan, ama ikusten zaitut aspaldi penetan, lasai hasi geintekez hementxe berbetan: bale arropa lohiak itxizuz hor bertan, baina noz bazkaltzen da gure etxe honetan? Oihana Benetan zabiz pozik txistuka kantuan, baina ibili zaitez zu orain tentuan eta fijatu amak dauen talentuan, gaur gu hasiko gara bazkari kontuan, zuek prestatu eta ...

Estadu espainiarrean be abstenzinoa txapeldun

Bizkaie! 2004-07-02 00:00   eretxia
Gurean, abertzaleak ez dira lar ondo ibili Estadu mailan. PSOE eta PP ahalegin bereziak egiten ibili dira bipartidismoa indartzeko, eta hori igarri egin da, Catalunyan eta Galizan batez be. Euskadin kontuan hartzeko igoerak izan dabez, baliobako botoen igoerea be handia izan da; gogoratu daigun orain bost urteko hauteskundeetan alderdiren bat gehiago egoala eta honen falteak balorazino guztiak distorsionau egiten dituala; ganera, eretxiemoile gitxik eukiten dau dau hori gogoan berba egiteko orduan. Iñaki Atxutegi

Fermin Muguruzak eta Ladinamok babes zabala jaso dabe

Bizkaie! 2004-06-25 00:00   Musikea
Gauzak holan, gizarteko sektore desbardinetako 200 lagunen babesa jaso dabe Fermin Muguruzak eta Ladinamo Alkarteak baina zaparradea ez da amaitu, izan be, http://www.ladinamo.org/apoyo helbidean sinatu daiteke eraso honen kontrako agiria. Daborduko asko dira izena eta babesa emon dabenak eta izen batzuk baino ez doguz aitatuko: Bernardo Atxaga, Manuel Rivas, Ruper Ordorika, Jabier Muguruza, Kuraia, Sagarroi, Anton Reixa, Luis Eduardo Aute, Manu Chao, Fernando Leon de Aranoa, Julio Medem, Pilar Bardem, Iciar Bollain, Tristan Ulloa, Alberto San ...

Elikadurea gaztezaroan

Bizkaie! 2004-06-25 00:00   Jan edanak
Proteinea Proteinea oso garrantzitsua da, hazten gagozanean gure gorputzeko formak sortzen gabilzalako eta forma horreen gehiengoa proteinea dalako. Beraz, prozesu horretan proteinak jan behar dira, gure energiaren % 15-20 hain zuzen be. Edozein modutara be, ez dogu ahaztu behar euskaldunon dietan proteina gehiegi daukagula, beraz, guk normalean jaten dogun okelea, arrautzea eta arrain kopuru “normalakaz” nahikoa izango dala. Arrautzei jagokenez, astean ez litzatekez 4 edo 6 baino gehiago jan behar. Mineralak, bitaminak eta fibrea Elikagai mueta gehienek daukiez bitaminak eta mineralak ...