XIX. mendeko artea Bilboko Arte Eder Museoaren eskutik

Bizkaie! 2008-06-17 18:21   Kulturea

‘Goyatik Gauguinera’, gaur, hilak 17 hasi eta irailaren 28ra arte zabalik egongo dan erakusketan, museo bilbotarreko bildumatik aukeratutako 117 obra egongo dira ikusgai, besteak beste, Goya, Gauguin, Sorolla, Zuluaga eta Regoyosen obrak.

‘Goyatik Gauguinera’, gaur, hilak 17 hasi eta irailaren 28ra arte zabalik egongo dan erakusketan, museo bilbotarreko bildumatik aukeratutako 117 obra egongo dira ikusgai, besteak beste, Goya, Gauguin, Sorolla, Zuluaga eta Regoyosen obrak. Era berean, Madrazo, Berroeta, Zamacois, Guiard eta Iturrino euskal margolariek eta Durrio eta Mogrovejo eskultoreek be euren lekua izango dabe erakusketan.

Bilboko Arte Eder Museoaren mendeurrena ospatzen dan urtean, XIX. Mendeko artearen errepasoa dakarren erakusketearen osogarri, bilduma propioaren azterketea egin dabe Carlos Reyero historialariak eta Javier Baron kontserbatzaileak eta 67 artisten 130 obrei buruzko katalogo potoloa preparau dabe.

‘Goyatik Gauguinera’ erakusketan, aitatu mendeari jagokozan obra zaharbarrituak, berbarako, Eduardo Zamacoisen ‘Bufoiak jokoan’, Jenaro Perez Villaamilen ‘Toledoko paisaia eta Vicente Lopezen ‘Matias Sorzano Najeraren erretratua’ eta, era berean, Museoak oraintsu erositako obrak, berbarako, Adolfo Guiard bilbotarraren ‘Promesa’ margolana egongo dira ikusgai.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu