Selektibidadea EHUn egin ebenen % 96,58k gainditu egin dau
2008-06-20 10:23Campusei begiratuta, Araban matrikulautako 997 ikasleetatik 951ek gainditu dabe, hau da, % 95,39k; Bizkaian 3.748 ikaslek egin zituen azterketak, eta 3.588k gainditu, hau da, % 95,73k; Gipuzkoan, barriz, 2.761ek egin zituen eta 2.710ek gainditu, beraz, % 98,15ek.
Lehenengo datuen arabera, Euskal Herriko Unibersidadean (EHU) selektibidaderako matrikulea egina eben 7.506 ikasletatik, 7.249k gainditu dau, beraz, ikasleen % 96,58k, EHUko iturriek jakinarazo dabenez.
Campusei begiratuta, Araban matrikulautako 997 ikasleetatik 951ek gainditu dabe, hau da, % 95,39k; Bizkaian 3.748 ikaslek egin zituen azterketak, eta 3.588k gainditu, hau da, % 95,73k; Gipuzkoan, barriz, 2.761ek egin zituen eta 2.710ek gainditu, beraz, % 98,15ek.
Nota ofizialak ikasleak matrikulau diraneko ikastetxeetako ordezkariei emon jakez gaur. EHUko webgunearen bidez (www.ehu.es) be ikasleek notea ikusi leikie. Bestalde, hautaproben ezohiko deialdia garagarrilaren 9, 10 eta 11n izango da
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!