Amaral, Ken Zazpi, Barrikada eta Rosario Flores izango dira, besteak beste, Bilboko Aste Nagusian

Bizkaie! 2008-06-18 11:48   Musikea

Aurtengo Aste Nagusia gero eta hurrago dago. Bagilaren 12an kartela aukeratu ondoren, abuztuaren 16tik 24ra bitartean 2008ko Aste Nagusirako Bilboko Udaleko Turismo eta Jaietako Sailak antolatu dituan musika emonaldiak jakinarazo ditu.

Aurtengo Aste Nagusia gero eta hurrago dago. Bagilaren 12an kartela aukeratu ondoren, abuztuaren 16tik 24ra bitartean 2008ko Aste Nagusirako Bilboko Udaleko Turismo eta Jaietako Sailak antolatu dituan musika emonaldiak jakinarazo ditu.

Musika programazinoa honako zortzi guneetan garatuko da:

· Botika Zaharra: Pop- rock nazional eta nazinoartekoa formatu handian
· Abandoibarra: Puntako kontzertuak
· Plaza Barria: Munduko Musikak
· Bailen: Bertoko pop-rocka
· Areatzako Kioskoa: Bilboko Udal Bandea
· Gizakundea: Musika klasikoa
· Parkeko Pergola: berbenak, goatekeak eta bilbainadak
· Areatza: Berbenak, bandak eta fanfarreak

Aurten, Travis, Amaral, Barricada, The Teenagers, Carlos Baute, Manu Dibango, El Consorcio, Rosario, El Barrio, Amparanoia edo BOSlako artista eta taldeak ikusteko aukerea izango da.


Botika Zaharra

Aurten, seigarrenez, Botika Zaharreko makroespazioa izango da 2008ko Aste Nagusian musika emonaldi nazionalak eta internazionalak hartuko dituan Bilboko musika eremu handia.

Botika Zaharreko programazinoa The Teenagers myspace fenomenoagaz hasiko da, azken belaunaldiko pop elektronikoa lantzen dauen frantziar taldeagaz. Hirukote horren aurretik Delorean zarauztarrak izango dira taula ganean, suite dance moduan sortutako Into the plateau lanagaz.

Abuztuaren 17an, domekan, hip hopa izango da programazinoaren ardatza. Guru feat. Superproducer Solar & Dj Doo Wop amerikar raperoak zabalduko dau Botika Zaharreko musika gaua. Jarraian Shotta sevillarra izango da. Hip-hop emonaldia Rapsusklei aragoiarrak zarratuko dau, Jahsta reggae bandeagaz batera.

Astelehenean El Barrio izango da protagonista. Martitzen gauean, kontzertu emonaldi bikotxa izango da: Ken Zazpi eta Barricada.

Hombres G taldeak Botika Zaharrean eguenean, abuztuak 21, joko dau, Amparanoiaren agurraren ondoren. Izan be, Amparo Sanchezen taldea Bilbon izango da eguaztenean, abuztuak 20, Bye Bye Tour 08 bireagaz.

Botika Zaharrak amaieraikusgarria izango dau. Amaral barikuan izango da, Gato negro — Dragón Rojo bira estreinau barriagaz; eta, 2008ko programazinoa Travis britpop eskoziar talde eleganteak zarratuko dau.

BOTIKA ZAHARRA 24:00

ZAPATUA 16

DELOREAN / TEENAGERS

DOMEKEA 17

GURU / SHOTTA / RAPSUS KLEI & JAHSTA

ASTELEHENA 18

EL BARRIO

MARTITZENA19

KENZAZPI +BARRIKADA

EGUAZTENA 20

AMPARANOIA

EGUENA 21

HOMBRES G

BARIKUA 22

AMARAL

ZAPATUA 23

TRAVIS


Abandoibarra

Guggenheim Museoaren itzalpean dagoan kontzertuetarako espazioa da Abandoibarra.

Tuxedó Big Band taldeak estreinauko dau eszenatokia 2008an, 365 Jazz Bilbao zikloaren barruan.

El Mentón de Fogarty taldearen pop melodikoak zabalduko dau domekea, Días Rojos lanaren 12 kantakaz. Jarraian, Melocos cadiztarrak izango dira, izen bereko lehenengo diskoagaz.

Astelehenean, abuztuak 18, Bilbao Orkestra Sinfonikoaren emonaldia izango da. Martitzenean, Guggemheim museoaren inguruan Rosarioren pop flamenkoaz gozetako aukera egongo da, 2008an kaleratutako Parte de mi azken lanagaz.

Eguazten gaua Oskorri eta Bilbao Musika Bandarena izango da.

Eguenean, abuztuak 21, Siniestro Total beteranoen Que parezca un accidenteazken laneko kantak joko ditue.

Barikuan El Consorcio talde ezaguna izango da Querido Juan azken diskoagaz.

Carlos Bautek zarratuko dau Abandoibarrako musika programazinoa De mi puño y letra lanagaz.

ABANDOIBARRA 23:30

ZAPATUA 16

TUXEDÓ BIG BAND (365 Jazz Bilbao)

DOMEKEA 17

EL MENTON DE FOGARTY / MELOCOS

ASTELEHENA 18

BILBOKO ORKESTRA SINFONIKOA

MARTITZENA19

ROSARIO

EGUAZTENA 20

OSKORRI+BILBAO MUSIKA BANDA

EGUENA 21

SINIESTRO TOTAL

BARIKUA 22

EL CONSORCIO

ZAPATUA 23

CARLOS BAUTE


Plaza Barria

Bilboko plaza ezaguna munduko musiken erakusleihoa izango da aurtengo jaietan.

Manu Dibangok zabalduko dau espazioa. Ostean, Mikel Urdangarin izango da abuztuaren 17an, eta Ibon Koteron 19an. Tartean, Kepa Junkera edota Natxo de Felipe be izango dira konbidau legez. Abuztuaren 18an, astelehenean, Argentina artisteak flamenkoa ekarriko dau Bilbora; eguaztenean, abuztuak 20, afrikar musikea izango da nagusi, Terrakota taldeagaz; eta barikuan, abuztuak 22, Urs Karpatz taldearen ijito musikea eta ahotsak. Reggaearen gaua zapatuan izango da, abuztuaren 23an, The Heptones eta Basque Dub Foundation taldeakaz. Ganera, Plaza Barrian indarkeri sexistearen kontrako kontzertua izango da Amistades Peligrosas taldeko abeslari ohi Cristina del Valleren eskutik abuztuaren 21ean, eguena.

PLAZA BARRIA 24:00

LARUNBATA 16

MANU DIBANGO (365 Jazz Bilbao)

IGANDEA 17

SEYDU / MIKEL URDANGARIN

ASTELEHENA 18

ARGENTINA

ASTEARTEA 19

IBON KOTERON + INVITADOS*

ASTEAZKENA 20

TERRAKOTA

OSTEGUNA 21

CRISTINA DEL VALLE

OSTIRALA 22

URS KARPATZ

LARUNBATA 23

THE HEPTONES + BASQUE DUB FOUNDATION



Gizakundea

Gizakundean, arratsaldeko zortziak eta laurdenetik aurrera, honako honeek izango dira:

Zapatua, abuztuak 16: O.C.B. ORQUESTA DE VIOLONCELLOS

Domekea, abuztuak 17. LA CARAVAGGIA. Seikotea. Katalunia

Astelehena, abuztuak 18: FABORDÓN. Instrumentu eta ahots hirukotea. Andaluzia.

Martitzena, abuztuak 19. OBLIVIÓN. Korda boskotea. Euskadi.

Eguaztena, abuztuak 20: CONDUCTUS ENSEMBLE. Euskadi.

Eguena, abuztuak 21: LIRIKOA. Ahots eta piano hirukotea. Euskadi.

Barikua, abuztuak 22: THE GRAFFITI CLASSICS. Laukotea. Britainia Handia.

Zapatua, abuztuak 23: CONCERTO DELLE DAME. Emakume Musika lantzen dauen emakume laukotea. Sevilla


Pergola

Programa bikotxa parkean. Goizez bilbainadak eta gauez goatekeak.

Bilbainadak (12:00)

Domekea, abuztuak 17: LOS TXIKIS

Astelehena, abuztuak 18: BETI AURRERA

Martitzena, abuztuak 19: LAGUN TALDEA + IÑAKI Y JESUS Mª

Eguaztena, abuztuak 20: GAU PASA

Eguena, abuztuak 21: LOS 5 BILBAINOS

Barikua, abuztuak 22: BETI AURRERA + BILBAINADA LEHIAKETEREN SARI BANAKETE

Zapatua, abuztuak 23: LOS TXIKIS

Domekea, abuztuak 24: LOS 5 BILBAINOS

Goatekeak (21:00 eta 23:00)

Zapatua, abuztuak 16: KARAMBA kubatar boskotea Luis Carlos del Pozo Djaren lanaren laguntzinoagaz

Domekea, abuztuak 19: El TRIO SIBONEY, GUATEQUE BANDorkestrak lagunduta

Astelehena, abuztuak 18: LOS 3 SUDAMERICANOS eta GUATEQUE BAND orkestre

Martitzena, abuztuak 19: MICKY eta GUATEQUE BANDorkestre

Eguaztena, abuztuak 20: El MARIACHI IMPERIAL AZTECA eta Luis Carlos del Pozo Dja.

Eguena, abuztuak 21: LOS SIREX eta Luis Carlos del Pozo Dja.

Barikua, abuztuak 22: ABBA TRIBUTE eta Luis Carlos del Pozo Dja

Zapatua, abuztuak 23: LOS BRINCOS eta Dj Luis Carlos del Pozo Dja


Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu