The Hellacopters taldearen agurraren birea Barakaldoko Rockstar Live aretotik pasauko da irailaren 19an

Bizkaie! 2008-06-19 14:48   Musikea

The Hellacopters taldeak agur esatea erabagi dau eta despedidearen bireari ekingo deutso Europan ‘Farewell Tour’ izenburupean.

The Hellacopters taldeak agur esatea erabagi dau eta despedidearen bireari ekingo deutso Europan ‘Farewell Tour’ izenburupean. Bira hori Euskal Herritik be pasauko da eta boskote suediarrak Barakaldoko Rockstar Live aretoan joko dau irailaren 19an, Noise On Tour Promotions-ek jakinarazo dauenez.

Ia 15 urteren ondoren, arrazoi asko izan dira taldea banantzearen ‘erabagi oso gogorra’ hartzera eroan dabenak, tartean arrazoi personalak, taldeak sinatzen dauen agiri ofizialak dakarrenez.

Askorentzat azken hamar urteotako rock talderik eraginkorrenetakoa izan danak ‘abentura handi honetan’ emondako laguntzinoa eskertu nahi izan deutse jarraitzaile guztiei. ‘Bidaia handia izan da eta inoiz ez dogu zuen laguntzinoa ahaztuko’ adierazo dabe.

Horregaitik, taldea taula gainean azken aldiz ikusteko aukerea emon gura izan deutse Europa osoko zaleei. Gainera, ‘Head Off’ disko barriagaz izango dira biran, zuzenean edo zeharka euren abestietan eta musikea ulertzeko eran eragin izan deutsen taldeei eskainitako omenaldia.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu