Arratiako gazteak arratieraz bertsotan?
2004-08-13 00:00 Bertsolaritzea
Gaia: Bikote gaztea zarie. Zuk, Manex, atzerriko ume bat adoptau gura dozu. Zu, Iñaki, ez zagoz adopzino horren alde.
Doinua: Balentin Berriotxoa
Manex Sagarna
Aspaldidanik noraezean
biok gendun maitasuna,
narru kontuen beti zabiz hor
ta hau da gure jarduna.
Oin seme barik nahiz egon garen,
nik dinotsut, bai laguna,
kanpoko batek ekarrikosku
bion zoriontasuna.
Iñaki Iturriotz
Kanpoko batek osatu leike
gure egoera bortitza
eta umeaz alaitu gura dozu
zuk gure bizitza.
Adopzinoa baietz dinozu,
nik ezetzean dot giltza,
mutiko hori ...
Spider-Man 2
2004-08-13 00:00 Zinemea
“Spider-Man”, seguru antzean, komiki bat zinera egokitukeran egindako moldaketarik duinetariko bat izan zan. Edozelan be, merkaduko produktu modura itzezleko arrakastea jadetsi dauan arren, ezin esan daiteke bigarren zati hau lehenengoaren mailakoa danik. Edonork ikusi leike erritmo gorabehera handiak dagozala, alkarrizketak tarteka-marteka sano pobreak dirala eta zati askotan betelana besterik ez dala egin.
Maitasun istorioa, kasu baterako, nahiko harrigarria da, MJren personaia umegorri baten antzera aurkezten deuskulako. Gauza bera esan geinke filmaren umoreari jagokonez: Peter Parker-ek eten barik hartzen dauazan golpeak ...
Gero eta gitxiago joaten gara zinemara
2004-08-13 00:00 Kulturea
Euskal Autonomia Erkidegoan 2003. urtean arte eszenikoen, musika klasikoaren, herri-musikearen eta zinemearen inguruan lortutako datuen ikerketea da SGAEko arduradunek aurkeztutako urtekaria. Bertan, euskaldunen jokerak ikus geinkez, beti be SGAEk daukazan 260 ordezkariek alkarlanean egindako txosten eta informazinoei esker.
Arte eszenikoei jagokenez, EAEn 2.619 antzezlan izan ziran ikusgai antzoki desbardinetan 2003. urtean, aurrekoan baino 74 gehiago. Ikusle kopurua mantendu egin zan, 2002. urteko datuakaz konparauta, eta 657.289 persona joan ziran antzezlanen bat ikustera. Dantzak be, lirikearen antzera, hazkunde nabarmena ...
Amenabar-ek Bardem itxuraldatu dau “Mar adentro” filmean
2004-08-13 00:00 Zinemea
Eta hori guztiori Ramon Sampedro tetraplegikoaren bizitzea antzezteko asmoz; Ramon Sampedro 30 urtean ibili zan bizitza duin baten aldeko burrukan eta 1998an helburua lortu eban, legez kanpo izan bazan be. Bizitza erdian baino epe luzeagoan ahalegindu zan uretara egindako salto baten ondorioak gainditzen; izan be, 26 urte eukazala, mobidu ezinik eta bizitzeko gogo barik lotu zan.
Antza danez, Amenabar-ek egindako aurreko filmeek ez daukie zerikusi handirik oraingo honegaz; edozein kasutan be, zuzendariak behin eta barriz aitatu dau pelikula barri honen ...
Gizonak eta andrazkok, gizakiak, bardinak
2004-08-06 00:00 eretxia
Kontuak kontu, bardintasunaren aldeko lana gizonezko eta andrazkoen kontua da. Emakumea ez da jaio zapaldua izateko. Era berean, matxismoak aldarrikatzen dauanaren kontra, gizona ez da andrazkoaren arerioa. Mendeetan zehar euki dogun edukazinoak, giroan dagozan esamoldeek, txisteek, kantuek, gure inguruko baloreek adierazoten deuskue gizon eta emakumeen arteko hartu-emonak ez dirala errezak izan. Gizaldietako desbardintasunak ondorio horreek ekarri ditu.
Baina argi eta ahots sendoz esan behar dogu gizartea eta mundua gizon eta emakumeen beharrean dagozala, danok gara gizakiak, mundu honetakoak eta, danoi ...
Etenaldiak hartzidura alkoholikoan (I)
2004-08-06 00:00 Jan edanak
Asko dira hartzidura alkoholikoaren etenaldiak sortarazoteko arrazoiak eta, kasu batzuetan, arrazoi bat baino gehiago pilatzea be leitekeana da; edozelan be, ohikoenak ondorengoak dira:
- Muztioan emoten dan elikagarrien bakotasuna edo eskasia.
- Muztioaren aireztatze eza.
- Tenperatura altuegia edo bajuegia hartziduran.
- Alkohol eta azukre kontzentrazino altua.
- Mahastien zaintzarako erabilten diran pestizidak.
- Mikroorganismoen arteko elikagarriak hartzeko lehia.
- Kate motzeko gantz-azidoen eragin toxikoa.
- ...
Imanol Sarasola,
Enologoa
David Barbero: ‘zintzotasuna da objektibotasunera ahalik eta gehien hurreratzeko giltza’
2004-08-06 00:00 BarriketanDietea eta loditasunaren inguruan benetakoak ez diran siniskera batzuk
2004-08-06 00:00 Jan edanak
Dieta orekatua gura izan ezkero, zereal, lekale eta patatek dietaren oinarria izan beharko leukie eta gogoan euki neurriz jan ezkero ez dauala ezerk be loditzen.
Karbohidratoak jaten doguzanean, gure pankreasak insulinea jariatzen dau eta honek, beste funtzino askoren artean, gorputzean koipea sortzea be eragiten dau; funtzino hau guztiz beharrezkoa da gure gorputza modu osasuntsu baten mantentzeko. Insulinearen jario honek loditasun handia eragin ahal izateko, oso kopuru handitan isuri beharko leuke pankreasak eta hori pasetako karbohidrato kantidade handiak jan beharko geunkez ...
“Barbie” panpinaren mutil-lagun barria
2004-08-06 00:00 sarean
Mundu osoan ezaguna da panpin hau eta datuak ikustea baino ez daukagu:
- 1959tik hona bilioi bat panpina baino gehiago saldu dira.
- Astero, Mattel enpresak milioi ta erdi baino gehiago saltzen dauz.
- Azken 40 urteotako Estadu Batuetako ia neska guztiek (% 90ak) gitxienez Barbie bat daukie eta gaurko datuak ikusita, hiru eta hamaika urte tarteko neska batek 10 Barbie daukaz batez beste.
- Pasa dan urtean, 2003an, Mattetl enpreseak 3.600 miloi dolarreko salmentak euki ebazan.
- Munduko 140 herrialdetan saltzen da (ez dakit ...
Euskal Encounter partya garagarrilaren 22tik 25era
2004-08-06 00:00 sarean
Hau guztia abiarazoteko eta parte hartzaile guztientzat sare egokia preparetako nahikoa lan egin behar izan da; berbarako, 2.560 ordenadore eta 24 zerbitzaile, beste 50 ordenadore Game Gunean eta beste 32 cyberkafelekuan; Internet-era sartzeko 465 Megako konekzinoak (STM-1 muetatako hiru konekzino linea) be preparau dabez.
Euskal Encounter partyaren direkzinoa ondokoa da: http://www.euskal.org/euskal12/index.php eta bertan topauko dozue behar dozuen guztia: lehiaketea, jokuetan ibilteko arautegia, antolakuntzea eta berbaldi eta aurreko edizinoen ganeko informazino zehatza.
Gotzon Plaza ...
Ho Chi Minh (Saigon II)
2004-08-06 00:00 Bidaide
Otorduetako ohiturak eta garbitasuna
Ho Chi Minh uriko eta, oro har, Vietnam osoko bizimoduan gauza bi dira guretzat gatxenak barruratzeko: jatekoa eta leku gehienetan ikusten dan garbitasun faltea. Kontuak kontu, bidaiari gehienentzat nahikoa gogorrak izaten dira urira heldu eta bertan emoten dabezan lehen orduak eta egunak.
Sukaldaritzeak ez dauka bape zerikusirik geureagaz eta batek baino gehiagok barau egitea erabagiko dau mahai gainean sugea erreta edo txakur okelea ikusten dauanean. Horrezaz ganera, kakarraldoak, labezomorro, kilker edo txirri-txirriak be euren espezialidadeak dira ...
Miñez gatoz...
2004-08-06 00:00 Antxinakoak Geurera
Jakina da “Euzko” moduko aldizkari batek ez ebala diru etekinik emoten, baina helburua zein zan ikusita EAJk eutsi egin eutson. Dana dala, 1934ko bagilean, galerak lar handiak zirala eta zarratzea erabagi eben jeltzaleek.
Erabagia zein izan behar zan ikusita, euskaltzaleak zarratzearen kontra agertu ziran eta horreen artean sutsuen Augustin Zubikarai izan zan. Oraindino gordeten da, berak, Ondarroako Euzkeltzale-Bazkuna alkartearen izenean, EAJren Bizkaiko agintariei bialdutako kartea. 1934ko bagilaren 27an idatzi eutsien, “Euzko” argitaratzearen alde gogor eginaz. Kartearen hasikeratik ikusten zan bere ...
Neure maisu ohiari, bertso barriak ekarri
2004-08-06 00:00 Bertsolaritzea
Neure buru honeri
eragingo dautsat
txikitako kontuak
harturik aintzat
inportantzia dauko
detaile bakotxak
eskolako sasoiak
ez baitira hutsak
nik ez dodaz ontzat
orduko langintzak
egon nintzen behintzat
ikusita baltzak
“mustro” bat geunkalako
irakasletzat.
Bera zelangoa zan
eginik gomuta
emoten eban hartza
edo mamuta
soina ondo betea
burua hustuta
gizaseme mardoa
alperrik galduta
bera sarjentu ta
danok errekluta
bati mehatxuka
mekauenlaputa
tirano batena zan
bere konduta
Irakatsi nahi euskun
Inglesen hizkuntza
Metodoa zan baina
“boxeo” hutsa
belarritik eutsita
tiratu goruntza
zartakoz ...
Administrazinoan euskeraz? Noz?
2004-08-06 00:00 Euskerea berbagai
Puntu horretara helduta, eremu pribatuan holako zein bestelako ikastaroak egin ahal izateko hilabeteetako –urteetakoak ez esatearren– pagautako liberazinoak, ordezkoak, ikastaroak doban eta abar izan ondoren, gitxieneko ezagutzea lortzeko eta probetxamendua erakusteko gauza ez diranek zenbat denpora iraungo leukie? Oso gitxi, benetan. Izan be, eremu pribatuan ohiko diran jokabideak ez dira erabilten danon artean pagetan dogun administrazino publikoan, halan da ze, persona bat urteetan liberaturik egon leiteke eta gitxieneko mailea lortu ez dauala-eta beharrean segidu, kasik, ezelako ondoriorik igarri barik.
Gauzak ...
Azken hogei urteotan Hiesaren izurriteak hazkunde geldiezina euki dau andrazkoen artean
2004-08-06 00:00 txutxu-mutxuan
Desbardintasunak
Bata nahiz bestearen kasuak adibide hutsa besterik ez ziran izan, hau da, NBEk nazinoarteko komunidadeari kolektibo honentzako estrategia bateratu eta zehatzak abian ipintea eskatzeko erabili ziran lekukotzak. Datuek, beti hotzek eta gordinek, batzarrean salatutako errealidadearen barri emoten dabe. 1985ean infektauriko guztien % 35 baino ez ziran andrazkoak. Gaur egun, kopuru horreek % 48ra heldu dira eta planetako hainbat alderditan, berbarako Sahara azpiko Afrikan, % 57koak dira.
Andrazko batek kutsatzeko daukazan aukerak gizonezkoen bikoitza dira babes bako sexu hartu-emonen kasuan. Baginako mintzak birusaren ...
Incautos
2004-08-06 00:00 Zinemea
“Incautos” Miguel Bardem-en laugarren filma da, azkenengo pelikula egin ebanetik 3 urte igaro ostean estreinau dana. Bardemek Ernesto Alteriok antzezten dauan iruzurti baten istorioa kontetan deusku, txikitatik timo eta engainuaren aditua izaten lagundu deutsien bizimodu aldrebes baten barri emonaz. “El Manco” ezizenez ezagututako gizona euki dau maisu eta honek Federico iruzurti handia aurkeztuko deutso. Horren bitartez, Ernestok aberatsak eta politikariak engainetan ikasiko dau, harik eta Pilar, Federicoren maitale ohia, ailegau arte. Hirurek maitasun, gorroto, mendeku eta diru-goseaz betetako triangelua osotuko ...
Seres queridos
2004-08-06 00:00 Zinemea
Teresa de Pelegrí eta Dominic Harar-ek zuzendu eta idatzitako filma dozue Leni eta Rafiren istorioa kontetan dauan “Seres queridos”; istorio osoa Madrilen garatzen da gau bakar baten. Lenik mutil-laguna aurkeztu gura deutso familiari, baina arazo bat dago; izan be, Rafi palestinarra da eta Leni judua.
Egoerea gehiago korapilatuko da Leniren amak ez dauzala bien arteko hartu-emonak onartzen esaten dauanean. Baina, problemak ez dira hortxe amaituko; izan be, Rafiri afariko zopa izoztua leihotik jausi eta handik paseoan dabilen gizon bat hilko ...
Paco de Luciak 2004ko Arteetako Asturiaseko Printzea Saria irabazi dau
2004-08-06 00:00 Musikea
Gitarra-jolearen diskografian, Friday Naight diskoak arrakasta handia lortu eban. Fantasia flamenca (1969), Recital de guitarra (1971), El duende flamenco de Paco de Lucia (1972), Fuente y caudal (1973), Almoraima (1976), Solo quiero caminar (1981), Paco de Lucia en Moscu (1986) eta Luzia (1998) diskoak nabarmenduko geunkez; horrezaz gan, La Sabina, The Hit, Carmen, Montoyas y Tarantos eta Sevillanas filmetako soinu bandak egin ditu gitarra-joleak.
Bost urte disko barririk grabau barik egon ostean, aurten 'Cositas buenas' diskoa kaleratu dau.
Bizkaie!
Musika esparru birtuala eskuragarri jarri dau Metak diskoetxeak
2004-08-06 00:00 Musikea
«Zergaitik jarri doguzan kanta guztiak entzuteko moduan?», galdetu eta, jakina, «berbaz azaldu eta deskribidu behar da musikea, baina ez dago entzutea lakorik. Hori da katalogoa entzuteko moduan ipinteko izan dogun arrazoia», erantzun eban.
Gotzon Uribe
Augustin Zubikarai idazlea hil da
2004-08-06 00:00 Kulturea
Argitaratutako lan nagusiak:
Bizi garratza. Mendu zaharra. 1970. Antzerkia
Kardala. 1976
Aingira kumak. 1976
Boga ta zixe. 1976. Antzerkia
Bale denborak. 1978. Narrazinoa
Esan eta esango. 1979. Narrazinoa
Anton Guzurretxe. 1979. Narrazinoa
Lainoak Mundaka’n. 1980
Mun-daka. 1981. Narrazinoa
Ira usaina. 1981. Narrazinoa
Bizitzako urratsak. 1981. Narrazinoa
Gure inguruak. 1982. Autoedizioa
Makillen egunak. Guda baten kerizpe eta autsetan 1983. Narrazinoa
Bizkaiko bidetan. 1984
Itsastarrak. 1985 ...
‹‹ Aurrekoak
1
2
3
4
...
4151
4152
4153
4154
4155
4156
4157
4158
...
4211
4212
4213
4214
Hurrengoak ››
Sarrera behar da? Aurretik erosi behar da?
»» 'Erbestez erbeste', bertso saio literarioa