Musikea  IV. urtea // 136. zenbakia

The Pub Ibiltaria, hamargarrenez


Bizkaie!

Abenduaren 21ean, Oskorrik hitzordu berezia jarri dau Bilboko Pio Baroja plazan. Egun horretan, 'The Pub Ibiltaria' bildumearen beste edizino bat grabauko dau, hamargarrena.

Santo Tomas egunagaz bat etorten da Natxo de Felipe eta taldekideekaz euskal kanta zaharrak abesteko aukerea. Azken alean, bederatzigarrenean, Oskorrik 175 abesti herrikoi berreskuratu ditu.

Ekimena orain dala hamar urte hasi eben eta 'euskal kantutegi zaharra amaitzen dan egunean' amaituko dela azpimarratu eban de Felipek hamargarrenaren aurkezpen egunean. Egun hori, baina, urrun dago eta bitartean gogor egin beharko da lan, 'bestela kanta asko galduko dira'.

Urtarrilean bueltan, aurrekoak legez, kalean izango da 'The Pub Ibiltaria' bildumearen hamargarren lana.