Debajazz, talde barrien lehiaketeagaz hasiko da
2005-10-21 00:00 Musikea
DEBAJAZZ, talde barrien lehiaketea:
Elgetako Espaloia Kafe Antzokia // Finalisten kontzertuak
- Urriak 8, zapatua, 22:30etan: EL EJE QUINTET (Musikene-Donostia) Carlos Bernal gitarra, Jose Gallardo saxo altoa, Ivan San Miguel kontrabaxua, Alejandro-Satxa Soriazu pìanoa, Francisco Gazol bateria + HIGH GROOVING (Berklee-Boston) Gabriel Riesco gitarra, Dennis Frehse bateria, Alex Gordeev saxoa, Demian Gabaud kontrabaxua, Leo Genovese pianoa.
- Urriak 9, domekea, 20:00etan: ZAFARI PROJECT (Madrid) Marta Sanchez pianoa, Julio Botti saxoa, Francisco Lopez kontrabaxua, Borja Barrueta bateria + KARION (BCN) Marc Cuevas kontrabaxua, Sergi ...
Uxue Alberdi: ‘betiko mantendu gura dodan fasean nago: ikasten’
2005-10-21 00:00 Kulturea
Zer eman gurako zeunskio zuk literatureari?
Puf! Ez daukat halango helburu handirik! Konformetan naz idaztean ondo pasetan badot eta nonori berben bidez zeozer sentiarazoten badeutsat.
Zein da zure asmoa ‘Aulki bat elurretan’ proiektuagaz?
Ahal bada, ipuin bilduma polit bat sortzea. Helburu handiena hori da niretzat: zeozer polita eta gozagarria sortzea. Gozamen horren atzean gorde gura neukez beste helburu danak: Suediako gizartearen ispilu txikiak eskaintzea, gaur eguneko kontraesanen bat aireratzea, atentzinoa emon deustien paisajeak eta arpegiak konpartidutea…
Arin begituta, emoten dau ...
Txapelketa Nagusiaren Bizkaiko aurkezpena
2005-10-21 00:00 Bertsolaritzea
Bizkaian egingo diran saioak
Kanporaketea:
- Urriak 16, domekea, Zornotzako Zelaieta zentroan, arratsaldeko 17:00etan (Xabier Paia, Iratxe Ibarra, Jon Martin, Oihane Enbeita eta Miren Artetxe).
Finalaurrekoa:
- Zemendiak 12, zapatua, Markina-Xemeingo Udal pilotalekuan, arratsaldeko 18:00etan (Jon Maia, Igor Elortza + E taldeko irabazlea + D taldeko irabazlea + 2. puntuazinoz + 7. puntuazinoz.
Finala:
- Abenduaren 18an, domekan, BECeko Bizkaia Arena aretoan, goizeko 11:00etan eta arratsaldeko 16:30etan (Andoni Egaña, Maialen Lujanbio + finalaurrekoetatik sailkatuko diran sei bertsolari).
Bizkaie!
‘Eskutik Euskara’: lagunak euskalduntzeko ekimena
2005-10-21 00:00 Euskerea berbagai
Ekimena hilea amaitu arte herrietan zabalduko da, euskaltegietan matrikulea egiteko epea amaitu arte. ‘Une honetan hartu beharreko konpromisoa dogu’, esan dau Balentziagak.
Hori guztia, Kontseiluak aspaldi martxan jarritako ‘norbanakoen konpromisoak’ ekimenaren pauso barria da. ‘Aurrekoan errenta-autorpena euskeraz egiteko deia egin genduan eta oraingoan lagun bat euskerea ikastera animetakoa’, ganeratu dau Ekintza Planeko Arduradunak.
‘Hizkuntzearen normalizazinoaren zeregina belaunaldi barriei bakarrik ixtea ez da nahikoa, helduek be badabe euskereagazko konpromisoa’, animau dauz Kontseiluko Idazkari Nagusiak.
Euskaldunon konpromisoa euskerea erabilteaz ganera, lagunak euskaltegira ...
Ausentes
2005-10-21 00:00 Zinemea
Julia (Ariadna Gil) eta Samuel (Jordi Mollà) uriaren kanpoaldeko luxuzko urbanizazino batera lekualdatu dira semeakaz batera. Toki zoragarria emoten dau, baina handik gitxira ikusi ahal izango dabe urbanizazino idiliko horren barruan zer edo zer gehiago ostentzen dala. Juliak lehenengo egunetik pentsetan dau leku horretan gauza harrigarri eta bildurgarriak jazoten dirala.
Horixe da bildurrezko film honen abiapuntua. Ideia ez da oso originala, baina printzipioz ez da txarra. Dana dala, pelikuleak ez dau ikusminik sortu eragiten, ez dauka erakargarritasunik... Ikus-entzuleak, gogaituta, amarauna ...
El metodo
2005-10-21 00:00 Zinemea
Marcelo Piñeyro zuzendariak zine onaren erakustaldia opetsi deusku ostera be. Ondo be ondo landutako testu baten ganean egin dan proposamen ausarta da; ez daukat jatorrizko antzezlanaren barririk, baina pantaila handira eroandako istorio hau indartsu eta sendoa da eta, giza arimearen nahiz gogoeten sakontasunaren distantzia laburrak arakatuagaitik be, argi dago bidaia luzea eta gatxa egin dauena.
Alkarregaz zerikusirik ez daukien zazpi persona alkarren kontrako lehia estuan sartuko dira, bakotxaren zaurietan azterka eginez, ahultasunaren odol arrastoak topatuz eta urduritasun eta artegatasunaren izerdia ...
Euskararen telefonoaren web gunea herritarren esku
2005-10-21 00:00 sareanCano, Gabiria, Montoia eta Olasagarre dira Euskadi Literatura Sarietako euskerazko finalistak
2005-10-21 00:00 Kulturea
Bizkaie!
Nazino Batuen aurrean Sahararen aldeko berbaldia egingo dau bihar Berrizko alkate Rosa Mari Ostogainek
2005-10-21 00:00 Euskaldunak munduan
Bizkaie!
'Boltsiko-Musikea' egitarauak jazz, folk, boleroak eta Brasilgo musika tradizionala dakarz Bilbora
2005-10-21 00:00 Musikea
Boltsiko-Musikea
- Urriaren 6an, 20:00etan: PAULO GAIGER (Brasilgo musika tradizionala).
- Urriaren 13an, 20:00etan: TRIO SABOR CUBANO (Boleroak).
- Urriaren 20an, 20:00etan: SACRATIF (Jazz).
- Urriaren 27an, 20:00etan: IGELAREN TRIKIMAILUA (Folk).
Bizkaie!
Taiwaneko gatazkea (II)
2005-10-14 00:00 Bidaide
Ekonomia eta politikea
Hong Kong eta Macau uriek daukien status edo mailea onartzearen kontra dagoz taiwandar gehienak, Pekineko gobernuak horren alde egin arren. ‘Demokrazia ezartzeagaz batera hartutako askatasunak galtzea ekarriko leuke horrek’, dino Estela Hsiao-Chen-ek, Taiwan Thinktank enpresako Estatistika Arduradunak. ‘Denporan atzera egitea lakoa litzateke, Chian Kai-Shek-en diktadura garaira arte. Lortu behar doguna hauxe da: Txina kontinentaleko disidenteek indarra hartzea eta, ondorioz, herrialdea biziten dagoan garapen ekonomikoak arlo politikoan be aldaketak ekartea. Taiwanek ez leuke ezelako arazorik izango Txina herrialde ...
‹‹ Aurrekoak
1
2
3
4
...
4149
4150
4151
4152
4153
4154
4155
4156
...
4279
4280
4281
4282
Hurrengoak ››
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...