Eretxia  IV. urtea // 138. zenbakia

Athleticek krisian jarraitu ezkero, ondorio larriak


Hainbat gauza aldatuko litzatekez hori pasau ezkero. Bizimodua goitik behera aldatuko litzateke Bizkaian. Hainbat kontutan igarri egiten da Athleticen eragina gure artean. Orain arte, behintzat. Baina ez dakit nik bigarren mailako Athletic bategaz eraginak bere horretan jarraituko leukean. Esate baterako, ez dot uste nik Athleticek horrenbesteko jarraitzaile izango leukezanik. San Mameseko armailetan jarraitzaile gitxiago ikusiko geunke, segurutik. Arerioak be bigarren mailakoak izango litzatekez. Taldean dagozan jokalari batzuk be beste talde batzuetara joango litzatekez bigarren mailako soldatakaz bizimodua atara ezinda. Zelai barriaren ganeko polemikearena be bigarren mailara pasauko litzateke.

Eta telebistak emoten dituan diruak? Eta zuzendaritzako partaide izateak emoten dauen ospea? Honeek be bigarren mailakoak izango litzatekez. Ta orain arteko filosofiari eutsita ez legoke fitxaje galaktikoak egiteko modurik. Edo egoera horreetan hasiko ete zan Athletic brasildarrak edo kroaziarrak fitxetan?

Ez dago neurtzerik desastrea erabatekoa izango balitz ze neurrirainoko arazoak sortuko litzatekezan. Are gehiago, ez dago jakiterik bigarren mailearen zulo baltzean sartu ezkero, noz eta zelan urtengo litzateken Athletic. Horrexegaitik hoba zulotik urtetean badabe eta lehenengo maileari eusten badeutse. Osterantzean ez dago jakiterik zelako ondorioak izango litzatekezan Bizkaian. Danon onerako, aupa Athletic!

IƱaki Atxutegi

Lerro honeek idazten diran unean ez dago beste gairik kalean. Uritarrak ez dagoz artega ETAgaz eustez izan diran alkarrizketengaitik. Ezta Catalunyako Estatutua dala-ta. Erregaien prezioak be ez dau balio alkarrizketak suspertzeko. Eguraldia txarra be, ez dau balio igogailuan alkarrizketeari hasierea emoteko. Larriagoa dan beste zeozer dabil bizkaitarron buruan. Athletic krisian dago. Eta Mallorcan irabazi arren ez dau uxatu mamua oraindino.

Ikaragarria da gure artean futbolak daukan indarra. Gure futbol taldeak arrakastak lortzen dituanean bizitza gelditu egiten dala esan leiteke. Ospakizuna leku guztietara heltzen da. Gure Athleticen porrotek, bestalde, sekulako tristurea eragiten dabe gure artean.

Ez naz hasiko kirol egoerea aztertzen, ez nazalako, hain zuzen, futbol aditua. Ezin dot baloratu Mendilibar edo Clementeren taktikak egokiak izan ete diran edota jokalari honeen ordez beste honeek imini behar ete ziran. Ondo dakidan gauza bakarra da honeek lerrok idazten diranean, sailkapenean azkena dala gure Athletic.

Egoera honen ondorioz, bildurtuta, artega dagoz jokalariak. Bildurtuta jarraitzaileak. Bildurtuta Bizkaiko gizartea. Eta Athletic historian lehenengo biderrez bigarren mailara joango balitz? Ikaragarrizko porrota izango litzake, zalantza barik.