Bertsotan
IV. urtea // 138. zenbakia
Basilio Pujana, Goian Bego
Bizkaie!
Bizkaiko Bertsolari Txapelketan bi bider finalista izandako Basilio Pujana bertsolaria hil zan pasa dan astean 92 urtegaz. Pujana oso erreferentzia garrantzitsua izan zan 36ko gerrearen osteko bertsolaritzan.
Zeanurin jaio zan 1913ko zezeilaren 27an. Oso gazte zalarik hasi zan bertsotan eta bera da, hain zuzen be, 'Eusko Gudariak' kantearen letrearen egileetariko bat, Jose Maria Garate eta Alajandro Lizasogaz batera.
Bizkaiko bertsolaritzearen euskarri nagusienetarikoa izan zan gerra garaian, Balendin Enbeita, Faustino Etxebarria eta Jose Alberdigaz batera.
Bat-bateko bertsoak botateaz gan, liburuak be idatzi ebazan Pujanak: 'Egi batzuek aixetaratzen', 'Deabruak ostutako urteak' eta 'Oiuak'.