Orueko Pasiotarrei emon deutse Lauaxeta 2006 saria
2006-12-01 01:00 sariak-autortzakEuskerea sustatzeko, zabaltzeko eta normalizetako ahaleginak saritzeko igaz sortutako Lauaxeta sariaren 2006ko edizinoan Orueko Pasiotarrak omentu ditu Bizkaiko Foru Aldundiak.
Musikearen ganeko hiru liburu barri
2006-11-30 01:00 MusikeaNobelea, poesia, ipuina... Genero horreek dira nagusi liburudendetan. Baina, oraingoan, hiru lan barri eta desbardin aukeztu ditu Paper Hotsak argitaratzaileak, musika-taldeen ganekoak: Joxi Ubedaren 'BAP: Bai, horixe'; Xabi Bordaren 'JOTAKIE: Urolan pop'; eta Jon Gurrutxagaren 'RORY GALLAGHER, Kemena eta leialtasuna'.
Gernika-Lumoko Udalak, herriko ume elebidunen gurasoentzako eskuliburuak banatu ditu
2006-11-30 01:00 Euskerea berbagaiGida honek, herriko hezkuntza zentruetan banatuta, familiari eta eleaniztasunari buruzko hainbat aholku batzen ditu, ohikoak diran galderen erantzunakaz antolatutak. Danetara, 1000 ale banatu dira.
'Hauxe', bapatekotasunean dagoalako diskoaren xarma
2006-11-30 01:00 Musikea'Hauxe' diskoko kantuak eta artista bakotxaren errepertorioko kantuak zuzenean entzuteko aukerea egongo da datozen egun eta asteetan. Lehenengo hitzordua Durangoko Plateruena Kafe Antzokian izango da abenduaren 9an.
'Larrialdietarako irteera', Txuma Murugarrenen igesbidea
2006-11-30 01:00 KultureaBerriako zutabeetan idatzitakoen aukeraketa bat eta argitaratu bako testuak batu ditu egileak eta istorio txikiak, solteak, bata bestaren artean kateatu bakoak izan arren, 'danen ezaugarria da emozinoa, sentimentua'.
'H gabe', Sustrai Colina idazle
2006-11-29 01:00 Kulturea'Asko gozau dot idazten, presino barik, isiltasunean sortzea plazer handia izan da eta, horrezaz ganera, liburua idazteko gaztarora begira jarri naz eta niretzat nahikoa bukolikoa izan zan sasoi horretako pasadizuak arakatzea esperientzia ederra izan da'.
Berangoko Txirrindulari Alkarteak Bizkaiko kirol eskola onenaren saria jasoko dau
2006-11-29 01:00Alkarte honek txikienen artean kirola sustatzeko egiten dauen lana goraipatu dau Federazinoak, bai eta Berangon txirrindularitza lehiaketak antolatzen egiten dauen beharra be.
Gitarra elektrikoa joten ikasteko DVDa
2006-11-29 01:00 MusikeaJose Mari Agirretxea, KEU musikaria da lan honen arduraduna eta gitarrea joten era errazean ikasteko aukerea eskaintzen dau. Etsaiak, Fjord eta UEK musika proiektuetan ibilitako gitarra jotzaile ondarrutarrak zuzendutako gidoian oinarritzen da lana eta Arrasateko Arteman enpreseak egin dau proiektuaren grabazinoa, produkzinoa eta koordinazinoa.
‘San Quirico’ Karidadeko Bentaren hirugarren diskoa
2006-11-29 01:00 MusikeaTaldearentzat hirugarrena dan diskora hamaika kantu barri eta munduko musika desbardinak batu ditue, besteak beste, Balkanetako, Italiako eta Arabiako musikak.
AEK-k ‘Aizu!’ aldizkariaren 25. urteurrena ospatuko dau abenduan
2006-11-28 01:00Urteurrena dala-eta, ‘Aizu!’-k ale berezi bat kaleratuko dau. Gainera, jai bat ospatuko da Bilboko Kalderapeko kulturgunean.
Zinebiko euskal filmak ikusgai EHUko Leioako campusean
2006-11-28 01:00Bilboko Film Labur eta Dokumental Jaialdian (Zinebi) ikusgai izango diran euskal filmak ikusteko modua egongo da bihar, zemendiak 29, Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) Leioako campusean, ‘Eguazten kulturalak’ egitasmoaren barruan. Emonaldiak Areto nagusian izango dira, doban eta publiko guztiari zabalik.
R. M. Azkue Literatur Sariak abian
2006-11-28 01:00 sariak-autortzakGaur, zemendiak 28, Resurreccion Maria Azkue Literatur Sarien edizino barriaren oinarriak aurkeztu dira, 2006koak. Euskaltzaindiak eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazinoak antolatzen dabezan sariok idazle gazteak literatura mundura erakarteko asmoz sortuak dira.
Unesco Etxeak 212.000 euro jasoko ditu datozen hiru urteetan euskereari buruzko jarrerak ikertzeko
2006-11-28 01:00 Euskerea berbagaiUnesco Etxeak Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarako garatuko dauen ikerketearen helburua bikotxa da: euskereari buruzko aurreretxi eta jarreren diagnosia egitea, eta orain arte euskerara hurreratu ez diran giza-taldeen euskereagazko jarrerak modu zehatzagoan arakatzea.
Mainontzi mahai jokoa
2006-11-28 01:00 BertsolaritzeaZelan deitzen jako maina asko egiten dauenari?
Zein da seiko motzeko doinurik ezagunena?
Zein izen dau bertsolaritzearen mahai jokoak?
Mainontzi, galdera guztien erantzuna!
Herri-administrazinoetako euskerearen erabilera-planak aztergai Bilbon
2006-11-28 01:00 Euskerea berbagaiHelburua, alde batetik, orain arte zer egin dan eta zelan egin dan aztertzea da, eta bestetik, aurrerantzean zer egin behar dan azaldu eta horretarako behar diran baliabideen inguruko gogoetea egitea.
Xarles Videgain eta Andoni Sagarna proposatu ditue euskaltzain oso izateko
2006-11-27 01:00 Euskerea berbagaiEuskaltzaindiaren barriztatze prozesua aurrera doa. Garagarrilean sei euskaltzain oso emeritu izatera pasetearen ondorioz, bi urteren buruan -2006an eta 2007an- sei euskaltzain oso barri izentauko dira.
Iratxe Ibarra bikain
2006-11-27 01:00 BertsolaritzeaIratxe Ibarraren saioa ederra izan zan eta abenduaren 16an, Bilboko Euskalduna Jauregian jokatuko dan finalerako txartela lortu eban bigarren sailkatutako Onintza Enbeitari lau puntu eta erdiko aldea atara ostean.
Bizkaiko Foru Aldundiak ‘Bizkaian Ekin’ sariak banatuko ditu bihar Bilboko Euskalduna Jauregian
2006-11-27 01:00Euskal ekintzaileak ondokoak izango dira: Alberto Iñurrategi mendizalea, Miriam Ocariz moda-diseinatzailea eta Panda Softwareko sortzaile eta presidente Mikel Urizarbarrena.
UEUk ‘unibertsitatea.net’ atari barria aurkeztuko dau Donostian
2006-11-27 01:00Irakasleek, ikasleek, ikertzaileek edota gurasoek hainbat zerbitzu topauko dabez atarian: ikasketei buruzko orientazinoa, ikerketarako tresnak, apunte eta materialen txokoa, albisteak, eztabaidak, blogak, ikasketa bilatzailea edo azokea.
Ruper Ordorika: 'nire gogoari jarraituz egin dot diskoa'
2006-11-27 01:00 BarriketanOñatiarrak Sarrionaindiaren testuak erabili ditu hamaika kanta barriz osotutako bakarkako lanean.


























Aurreko artikuluarekiko interesatuta nau euskal aditza trinkoak liburu hau erosteko. Erraidazuek mesedez prezio ta zenbat orrialde kopuruak dabez
»» Aditz trinkoa batuan, bizkaieraz eta ...