Euskaldunok munduan  IV. urtea // 139. zenbakia

Euskerearen Eguna munduan


Iratxe Ormatza

Abenduaren 3a Euskerearen Nazinoarteko Eguna izan da eta izena izana egiteko hainbat ekitaldi egin ziran Euskal Herrian eta bertotik kanpo be. Italian, orain dala aste bi atal honetan aurreratu genduan moduan, aste osoa eskaini eutsen euskereari.

Euskal Herritik bertotik Eusko Ikaskuntzak EuskoSare ekimena bultzatu dau Interneten, bertan euskerearen aldeko mezuak eta idatziak mundu osora zabaltzeko. Argentinan Euskaltzaleak alkarteak Euskerearen Eguna ospatu eban egoitza barrian. Egoitzan bertan Ekin argitaletxea eta Eusketxe kultura etxea be badagoz. General Villegaseko Euskaldunak Euskal Etxeak lehiaketa bat eratu eban: gurutzegrama definizinoak gaztelaniaz emongo dabez eta lehiakideek euskerazko berbak asmau beharko dabez. Mar de Platan, barriz, Baztango euskaldunak izan ebezan lagun bertan egin eben euskerearen astean. Berbaldiak, Gerkinako Arbolari omenaldia, afariak, erakusketak… eratu ebezan hainbat egunetan. Euskereari lekua egin eutsen, baina Maputxeen hizkuntzea be berbabide izan dabe.

Mexiko DFko Euskal Etxekoek hainbat jarduera antolatu ebezan: lehiaketak, tonbolea, antzerkia, mus txapelketa azkarra….eta, ezinbestean, jatordua be izan eben.

Londresen eta Parisen be ospakizunak antolatu ebezan, bertan be euskerearen presentzia nabarmentzeko.