Musikea  IV. urtea // 139. zenbakia

Negu Gorriak 1990-2001


DVD

1. RADIO RAHIM (1990)
Radio Rahim (Bideo-klipa)
Radio Rahim: Making Off
Seinalea
2. HERRERA DE LA MANCHA (1990/12/29)
Esan Ozenki
Amodiozko Kanta
Raggamuffin jaia
Gaberako aterbea
Oker dabiltza
Napartheid
Bertso-hop
Hator hator
3. TOUR 91+1
Tour 91
Gora Herria (Bideo-klipa)
Tour 91+1
Apatxe gaua
Ez dezagun sal
Zipaioen matxinada
Begipuntuaren xedea
Beste kolpe bat
Seinalea
B.S.O.
Mexico
Irakatsitako Historia
Lehenbiziko bala
BBC News
Gora Herria
4. NGTB 94
¿Cuando se xoga a pelota aqui?
Bi doberman beltz
Hipokrisiari stop! (Hipokrisiari stop! Tour 93)
Borreroak baditu milaka aurpegi (Bideo-klipa)
Chaquito (El Salvador - FMLNrekin)
Radio Rahim (Mikel Anestesiaren epaiketa)
Izokin euskaldunon baten istorioa
JFK (Hegoamerikan Tour)
Borreroak Baditu Milaka Aurpegi: Making Off
5. HITZ EGIN (1995)
Hitz Egin (Bideo-klipa)
Hitz Egin Kontzertua (Oiartzun 95/ X / 28)
Egaña, Elortza, Iturriaga, Arozena, Maia
Salam, agur
Nire baitan daude biak
Borreroak baditu milaka aurpegi
Radio Rahim
6. Geurea da garaipena (2001/02/23)
Geurea da garaipena (Jon Maiaren bertsoa)
Ez dut ezer esan nahi
Hitz egin
Bost gehiago
HiriI gerrilaren dantza
Ideien kontrabandoa
Ez dezagun sal
Itxoiten
Buru garbiketa + Song number one
Kaixo
Errespetua
Begirunea
NG, Geurea da garaipena

CD
Donostia • Belodromoa 2001/02/23
1. Gurea da garaipena (Jon Maia)
2. Ez dut ezer esan nahi
3. Hitz egin!
4. Bost gehiago
5. Hiri gerrilaren dantza
6. Itxafero mekanikoa
7. Zipaioen matxinada
8. Nire baitan daude biak
9. Ideien kontrabandoa
10. Ez dezagun sal
11. Song number one
12. Kaixo
13. Errespetua
14. Begirunea
15. Aizu
16. NG, geurea da garaipena

Bizkaie!

Orain dala hamabost urte hasi zan Negu Gorriak taldearen ibilbidea. Mikel Laboaren ‘Gaberako aterbea’ kantatik hartu eban izena taldeak eta makinatxu bat doinu eta mezu barri zabaldu ebezan 2001ean Baionan eta Donostian azken agurra emon arte. Kortatu taldetik etozan Fermin eta Iñigo Muguruza anaiek, Kaki Arkarazok, Mikel Anestesiak eta Bikel Abregok osotzen eben taldea. Euskal musikearen erreferente nagusienetakoa bihurtu ziran, euskal rockaren oinarria ziran.

Egunotan argitaratu barri dabe urte hareek gogoratzen dituan DVDa. ‘Napartheid’, ‘Raggamuffin jaia’ edo ‘Bertso-hop’ kantak topauko doguz, ‘Esan Ozenki’ ezagunagaz batera. Finlandian, Suitzan edota Alemanian emondako kontzertuen irudiak be badagoz eta Salvadorren egindako birea baita.

Kide bakotxak 1996an ekin eutson bere bideari baina handik 5 urtera barriro alkartu ziran, epai bat zala medio. Irabazi egin eben eta ospatzeko biderik onena kontzerturen bat eskaintzea zan. Gauzak holan dirala, 2001ean, Baionan kontzertu bat eta Donostian bi eskaini ebezan. DVDan, zezeilaren 23an Donostian entzundako 12 kanta batzen dira.

Taldearen ibilbidea eta agurra batzen dituan lekukoa da DVD hau. Zaleentzat, ezinbestekoa.