Bertsotan  IV. urtea // 139. zenbakia

Igor Elortzak irabazi dau Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako azken finalaurrekoa


Bizkaie!

Donostiako Atano III.a frontoian jokatu da 2005eko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko azken finalaurrekoa finalean parte hartuko dauen zortzikotea zehazteko.

Aurrez aurre Unai Iturriaga, Igor Elortza, Aitor Sarriegi, Jokin Uranga, Arkaitz Goikoetxea eta Ekaitz Goikoetxea izan ziran bertsotan eta aurkezle lana Saroi Jauregik egin eban.

Igor Elortza izan zan puntuazinorik altuena eskuratu ebana: 733,5 puntu eta Unai Iturriaga bigarrena: 730 puntu. Hirugarren, Arkaitz Goikoetxea izan da 723,5 puntugaz, laugarren, Jokin Uranga 723 puntugaz, bosgarren, Aitor Sarriegi 718 puntugaz eta seigarren, Ekaitz Goikoetxea 702 puntugaz.

Kontuak kontu, final nagusian Amets Arzallus, Jon Maia, Igor Elortza, Aitor Mendiluze, Unai Iturriaga eta Sustrai Colina izango dira abenduaren 18an BECen, Maialen Lujanbio eta Andoni EgaƱagaz batera.

Sailkapen nagusia:

1- Amets Arzallus 1.566,5 puntu
2- Jon Maia 1.510
3- Igor Elortza 1.506
4- Aitor Mendiluze 1.505,5
5- Unai Iturriaga 1.504
6- Sustrai Colina 1.455,5

Jokin Uranga 1.454,5
Aitor Sarriegi 1.453
Xabier Paia 1.450,5
Amaia Agirre 1.450
Arkaitz Goikoetxea 1.447,5
Fredi Paia 1.444,5
Jexux Mari Irazu 1.442
Ekaitz Goikoetxea 1.414
Arkaitz Estiballes 1.411
Jon Martin 1.411
Etxahun Lekue 1.406
I. Manzisidor Mantxi 1.333,5