‘Euskal Identidadea Munduan’ liburua aurkeztuko dabe Durangon
Iratxe Ormatza
Euskal identidadea ez da bakarra. Poliedro baten moduan aurpegi franko daukaz. Horren ildotik Agustin eta Pedro Oiarzabal anaiek ‘La identidad vasca en el mundo: narrativas sobre la identidad más allá de las fronteras’ liburua egin dabe. Autoreek zer da euskaldun izatea itaunari erantzuteko hasi ziran identidadearen inguruko gaian sakontzen. Euskal identidadearen barruan dagozan faktoreak eta euskal identidadeak daukan geroa mundu globalizatuan aztertu dabe.
Agustin Oiarzabalek Bilbon koordinau dau beharra eta Pedro Oiarzabalek, ostera, Renon (Nevada, AEB). Ikerketea 2002an egin eben eta itaunen erantzuleek Euskal Herrikoak eta diasporakoak izan ziran. Hogei bat herritako personei galdetu eutsen, edade, belanauldi eta inguru sozio-ekonomiko desbardinetakoak.
Autoreek ondorio nagusi bi atara dabez. Alde batetik, euskal identidadeen inguruan ez dagoala hierarkiarik eta, beraz, Euskal herrian jaiotako bat ez dala kanpoan jaiotakoa baino euskaldunagoa. Eta, beste alde batetik, geroan euskal identideak birizik iraungo dauela, ez da ahulduko globalizazinoaren eraginagaitik. Ez dago, behintzat, horretarako zantzurik.