Makalaren bueltea
Diskografia
Makala Plays Novophonic
‘Zarautzko Dub’ • CD Single • 2002
Makala Plays Novophonic
‘Askoren Artean’ • CD Mix • 2002
Trio Kempes
‘Summer City Love’ • Single 7’’ (biniloa) • 2002
No Borders - No Nations - No Wars
Makala – ‘Red Light’ • Maxi Single 12’’ (biniloa) • 2003
Basque Electronic Diaspora Vol. 3
Makala – ‘Putzlee’ / CD Compilation • 2003
Basque Planet compiled by Fermin Muguruza
Makala – ‘Zarautzko Dub’ • CD + Maxi Single 12’’ (biniloa) • 2004
Kolaborazinoak
Digi Onze
‘Onze Sports Vol. 1’ / Doble Single 7’ • 1998 (Ahotsak ‘Onze el Campeón del Ping Pong’ eta ‘Safari-Hari’)
Chazam y los Ecléctricos
‘El Trombonero’ (Trio Kempes mix) / Maxisingle 12’ • 1999 (Trio Kempes-en errmixean ahotsak)
Instrümental
‘All Shück Up’ (dub) / Single 7’ • 2000 (Singlearen B aldean ahotsak)
-gailu
‘Ezin’ (Trio Kempes) / CD • 2002 (Hitzak moldatu, ahotsak eta baxua)
Javi P3z Orquesta
‘Sports’ / CD • 2004
(Baxua eta ahotsak)
Remixak
Sagarroi ‘Toulouse’
Bonus Track - ‘Makala Oinez Remix’ / CD • 2004
Gotzon Uribe
Mikel Makala, Euskal Herriko diskojartzaile garrantzitsuenetarikoa da Javi Pez-egaz batera. Musikearen munduan bete-betean dago sartuta zarauztarra. Batzuetan Getariako ‘Ketarri’ tabernan kontzertuak programetan, besteetan dj lanetan, besteetan Javi Pez Orquestearen partaide moduan bajua joten, Euskadi Gaztean musika baltzaren inguruko programea egiten, Donostiako ‘Etxekalte’ klub-ean diskoak jarten... Hori gitxi balitz, Novophonic diskoetxearen sortzaileetariko bat da eta Elektronikaldia jaialdiaren antolakuntzan azken urteotan buru-belarri ibili da.
Oraingoan, bigarren diskoa plazaratu barri dau Metak diskoetxearen eskutik. ‘Hondartzan’ deitzen da lan luzea eta diskoa azken urteotako nondik norakoak azaltzen ditu. Musika baltza oinarri legez hartuta, kolorez jantzitako 12 kanta sortu ditu Makalak. Ordubete eskaseko iraupena dauen lan honetan Jamaikaraino doa, baina ez bakarrik bertan geratzeko, reggae musikeaz gan munduko alderdi bero hareetako hainbat sonoridade ekarteko baino.
Makalaren musikea entzuteko eta jantzan egiteko musikea da. Soul, reggae, dub, funk, latin, hip hop doinuak… modu aberasgarrian, koloretsuan eta atseginean batu ditu lehenengo lan honetan.
Santanderreko ‘A-Lone Ark’ estudioan grabau dau diskoa Roberto Sánchez teknikariagaz batera. Azala, Bartzelonako Txarly Brownek egin dau. Brown diseinatzaile ezaguna da musikearen munduan.
Hona hemen diskografia anitza. Beti egin izan dau lan taldean, kolaborazinoakaz, ‘Hondartzan’ diskoa atara arte.