Bertsotan  IV. urtea // 139. zenbakia

Zaratik zareera


Bigaŕen bertso saioa orain
zoazte gogoz astera
Ni ari naizen doiñu berean
bearturik yaŕaitzera.
Nai ta nai ezik bear dezute
guziak gai auxe bera:
‘Euskel izkuntza galtzen ari da
ta galtzen ba’da euskera,
Euskaleŕiko seme guziak
betiko galduak gera’.

Modu kuriosoa, historiaren une hartan indarrean egon arren, gaur egun historiaren parte baino ez dana. Orduan sortu zan fenomenorik handiena ofizioen atala izan zan. Inoz pentsau ete dogu zergaitik deitzen jaken ofizioei ofizio? Hori erraza da erantzuten: bertsolari bakotxari ofizio, lanbide edo estatus jakin bat emoten jakon eta bertsolari bakotxak bere papera defendidu behar eban: nagusia eta maizterra, barberua eta bezeroa, harakina eta txarria… nabarmena zan egoera bereko muturreko bi punta hartzen zirala pertsonaiak aukeratzeko.

Historian horrek aurrera egin eban eta pertsonaiak horreek egoera oso desbardinetan egin eben topo alkarregaz. Beste batzuetan personaiok izen propioa eukiko eben eta izen propiodun lekuetan egongo ziran. Eta hainbeste urte pasau dabez alkarregaz, eze azkenean euren arteko lehia desagertu dan: gaur egungo gaiek izan daben aldaketa nabarmenena bertsolarien kontraposizinorik eza da. Horregaz ez dot esan gura ondino kontrakotasunik bako gairik erabilten ez danik, gaietan pauso bat emon dala baino. Gai horreek ailegau artean bertsolariek gai-jartzaileak erabagitako gatazkeari heldu behar eutsien. Orain, ostera, gatazka bertsolariek gura badabe sortuko da. Eta sortzekotan, eurek gura daben bidetik.

Hori ona ala txarra da? Bertsolarien aldetik, burulan gehiago eskatzen dau eta bertsolarien arteko lanaren konpenetrazino handiagoa. Entzuleen aldetik, askotan biztu bako saioak entzuteko arriskua ekarriko dabe. Ikusi behar.

Edozelan be, sasoi batean gaurko errealidadearen gaia hauxe izango zan: ‘Zu urlia bertsolaria zara eta zu sendia entzulea’. Gaurko gaien arabera, ostera, holantxe esan beharko zan: ‘Urlia eta sendia, zuek saio bateko partaideak zaree’. Zaratik zareera.

Xabier Paia

Euskal Herriko egungo bertsolaritzearen lehen zortzi izenak erabagi diran egunotan, egoki begitandu jat txapelketaren inguruko gai batzuk jorratzea. Eta begitandu dinot, eze azkenean ezin izan deutset gai batzueri bidea emon, ez bada gaien gaiari.

Gai-jartzaileak, gai-emoileak eta gaiak (sormen produktu irreal legez) sano fenomeno barria dira bertsoen munduan. Izan be, bertsoen munduak ez eban gai-jartzailerik ezagutu sano belura arte, XX. gizaldiaren hasikerara arte. Horren aurretik, bertsolariek begi aurreko gaiei kantetan eutseen, gaur egun librean ibiltea deitzen dana. Bertsolariak berez ondokoaren arrazoia edo parean ikusten dauenak ekarten deutson ideia behar dauz bertsoa osotzeko.

Kontua izan zan Lore Jokoen moduko egunek bertsolaria bere testuingurutik atara ebela eta horren ildotik errealidadea gero eta gehiago parajetu jakon irrealidadeari. Bertsolariaren begirako, egoera asko errepikau egiten ziran: berbarako, bertsolari batek goizean eta arrastian bi herritan kantau behar baeban, herriak testuinguru berekoak baziran, batean botatako bertsoek besterako balio eben bardin. Eta gaiakaz antzera pasau zan.

Azkenik, historiak dinoskunaren arabera, 1930eko hamarkadatik aurrera gai-jartzailetzak bere lehen aitzindaria eukiko eban: Aitzol. Bera izan zan Euskal Herriko lehenengo Bertsolari Guduko epailea. Artean, gaiak bertsotan iminten ziran eta gai-jartzaileak epaileakaz jarten ziran. Hemen orduko bigarren gaia iminteko Aitzolek botatako bertsoa.