Oreka TX Saharan
Bizkaie!
Oreka TX taldeko txalapartariak, Harkaitz Martinez eta Igor Otxoa, Argelian egon dira, Tindouf-eko saharar errefuxiatuen kanpamentuetan. Egurrezko eta harrizko txalapartakaz joan dira bertaraino, Garazi Hach Embarek-en laguntzinoagaz. Hach Embarek ‘Fatimeu’ legez da ezaguna eta Gurutze Irizar eta Polisario Fronteko Nazinoarteko Ordezkari izandako Mohamed Salem Hach Embarek-en alabea da.
Pasa dan astean Sahararren Kulturearen Nazinoarteko Jaialdia ospatu zan Tindouf-en. Ekitaldietako baten, Oreka TX taldeak bertako Tiris talde sortu barriagaz batera eskaini eban emonaldia. Txalapartea bertako erritmo eta musika-tresnakaz nahastau eben. ‘Tbal’ perkusino-tanborra eta bibolin-gitarrearen antzekoa dan ‘tidinit’ entzuteko aukerea egon zan.
Oreka TX-en bidaia sahararrak Tindouf-eko kanpamentuetara joatera behartu ebazan martxa berdearen 30 urte bete barri diranean eta Mendebaldar Saharan zapalkuntzea inozkorik gogorren dagoan garaiotan izan da.