Musikea  IV. urtea // 139. zenbakia

Agur Vulpes


Saioa Torre Gereketa

Lupe taldekidearen omenez eta ‘gure kantak ondo jasota ixteko’, Las Vulpes taldeak ‘Me gusta ser’ diskoa atara barri dau Oihuka diskoetxearen eskutik.

Taldeari agur esaten deutse holan. Orain hogei bat urte itzelezko oihartzuna izan eban ‘Me gusta ser una zorra’ kantearen sortzaileek ‘ensaioetan eta zuzeneko kontzertuetan egindako kalidade txarreko grabazinoak betiko ez geratzeko’, barriro alkartu eta gaur egun estudioetako dinamikearen barruan sartu dira zaleei merezi daben agurra emoteko. Punk-rocka galdu barik dagoan garaiotan amaitu gura izan dabe ibilbidea, belaunaldi barriei euren bidea egiten ixteko.

Lekuko izateko helburuagaz ataratako lanak Las Vulpes taldearen historiari eurak jarri gura izan deutse amaierako puntua. Oraindino, baina, bost kontzertu falta dira behin betiko agurrerako.