Sarean  IV. urtea // 139. zenbakia

blogari.net, blogak sortzeko tresna arina eta automatikoa


Saioa Torre Gereketa

Interneten euskeraz eta modu automatikoan blogak sortzeko webgunea jaio da: blogari.net. Euskaltzaindiaren egoitzan aurkeztu eben proiektua Susi Rodriguez eta Gorka Juliok, Elurnet informatika enpresearen ordezkariek. Software librea oinarritzat hartuta, ideiak, eretxiak, istorioak... blog baten bitartez zabaldu gura dabenek aukera parebakoa izango dabe blogari.net gunean. Aldi berean, ganera, Sarean euskerearen agerpena eta hizkuntearen normalizazinoaren garapena bultzatzen da.

Tresna barriaren helburuak honeek dira: hurrekoa izatea, hau da, Euskal Herrian egindakoa eta euskaldunentzat; komunidadea, eztabaidea eta sindikazinoa sortzea; eta Podcastin dalakoa martxan jartea, hau da, irratsaioak egin gura dabezanei ahalik eta erraztasun gehiago emotea.

Gune itxurosoa izatea da beste erronketariko bat. Horretarako, hainbat tresna topauko ditu blogariak eskuragai, berak gura dauen diseinua aukeratzeko. Aukerea zabala da eta ganera norberaren argazkiak be jar daitekez.

Garaiotan horren ezaguna dan spam kontuari aurre egiteko neurriak be eskaintzen dira blogari.net webgunean. Eskatu bako propagandea ez jasotea da helburua eta horreei aurre egiteko neurriak jarri dabez gunearen arduradunek.