Euskal kulturearen maratoia Bilbon abenduaren 3an
Bizkaie!
Bizkaiko Gurasoen Elkarteak (BIGE) antolatuta, Arriagako inguruetan eta Zazpi Kaleetan, eguerdian hasita eta gauerdian amaituz, hainbat kultur ekitaldi antolatu dabez Euskerearen Nazinoarteko Egunaren harian. Musikea, antzerkia, dantzea, ikus-entzunezkoak, bertsoak... Etenik bako 12 ordu izango dira. Egun osoan euskerazko liburu eta disko feria txikia egingo dabe. Patxo Telleria eta Mikel Martinez izango dira aurkezle-gidariak maratoi horretan.
Ekitaldiak eguerdiko hamabietan hasiko dira, Arriaga antzokian. Bertan lau ikus-entzunezko eskainiko dabez: Gema Arrugaetaren 'Auñamendia', Cristobal Burgosen 'Pirineo fantastikoa' eta 'Vivaldiren 4 urtaroak', eta 'Kutsidazu bidea Ixabel' filmaren aurkezpen txiki bat.
Orduerdi geroago, Arriaga plazan umeentzako kale antzerkia egongo da, Ten Pinpilinpauxa taldeagaz. Buruhandiak eta erraldoiak 13:00etan abiatuko dira Zazpi Kaleetatik. 14:00etan, Arriagako sarreran, Amaren Alabak taldearen kontzertua egongo da. Eta ondoren, Boulevard jatetxean bertso-bazkari bat hasiko da, Xabier Amuriza, Oihana Bartra eta Fredi Paiagaz.
Arratsaldeko lauretatik aurrera, umeentzako lantegiak egingo dabez eta ordubete geroago, Kandido Uranga aktoreak 'Henry Bengoa, inventarium' taularatuko dau. Maratoiagaz jarraituz, 17:00etan kale antzerkia izango da, Goloka taldeagaz. Ordubete geroago, Arriagan, Bikoteatroak 'Larru haizetara'estreinauko da.
Txatunga Bembegaz kalejira egin eta gero, 20:00etan Arriagan Maritxuli konpainiak 'Coté cour... coté jardin...' eskainiko dau. Eta azken buruan, gaueko 23:00etan Juan Carlos Perezen kontzertu bat izango da, Amaren Alabak taldearen eta Harkaitz Canoren parte-hartzeagaz.