Kulturea  IV. urtea // 138. zenbakia

Malabarista eta Zirko Artisten IV. Koblakari Topaketea Bilbon


Bizkaie!

Koblakari 2005 Malabaristen eta Zirko Artisten IV. Topaketak izango dira Bilbon abenduaren 2tik 11ra.

Euskal Herritik, Espainiatik, Portugaletik, Ingalaterratik eta Frantziatik etorritako 800 bat artista egongo dira uriko hainbat lekutan zirko artea bilbotarrei hurreratzeko. Azpimarratzekoa da Koblakari Ekitaldi Nagusia aurten bi saiotan egingo dala Ayala Antzokian, igaz Casillako Pabilioia txiki geratu zalako.

Programea osotzeko, zirko ikastaroak egingo dira profesional eta zaletuentzat. Ganera, zirkoaren inguruko zine emonaldiak, malabarista olinpiadak, kale antzerkia, 'Hurbildu eta ezagutu Bilbo' ekimena eta, barrikuntza legez, Areto Antzerkia Gaztetxean eta 'Su Gaua' malabaristek eskainitako argi eta su ikuskizuna.

Koblakari alkarteak bost urte baino gehiago daroaz zirkoa eta, batez be, malabarismoa zabaltzen. Alkartea 12 eta 35 urte bitarteko 40 kidek osotzen dabe.