Musikea  IV. urtea // 138. zenbakia

Doctor Deseoren DVDa: ‘Metamorfosis’


Bizkaie!

Orain hemeretzi urte sortu zan Doctor Deseo Bilbon. Datorren urtean, beraz, talde mitikoaren hogeigarren urtea beteko da eta daborduko badabiz diskoa preparetan. Baina urteurren esanguratsuaren aurrerapen legez, ‘Metamorfosis’ lana kaleratu dabe. DVD + CD formatoa eta CDa bakarrik argitaratu dabez baina, azken batean, DVDa da diskoaren oinarria. Aurtengo urtarrilean Bilboko Arriaga Antzokian grabautako ikuskizunaz gozau ahal izango dabe bertan izan ziren eta izan ez ziran zaleek. Taldearen abesti esanguratsuenak, tartean ‘Corazón de Tango’, dagoz lanean. Francis abeslariaren esanetan, ‘2004ko kontzertu-emonaldiak amaitzeko diseinau genduan kontzertu ha’. Halanda be, moldaketa batzuk izan dirala onartu dau.

Zea Mays-eko Aiora Rementeriaren ahotsagaz, musikearen eta antzerkiaren arteko buztarketea eskaintzen ditu Doctor Deseok lan honetan. Ander Lipus-en zuzendaritzapean, kanta trankil ugari joten dabez, 20 baino gehiago. Pare bat ordu baino gehiagoko ikuskizuna da eta tartean Mikel Piris saxoa eta flautea joten ibili da.

‘Ez da kontzertu akustikoa, elektrikoa baino’, dino abeslariak. ‘Kantak sentimentuz beteta antzeztu doguz’.