Kulturea  IV. urtea // 138. zenbakia

Garapen iraunkorra aztergai Eusko Ikaskuntzearen XVI. Biltzarrean


Bizkaie!

Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU), Deustuko Unibersidadeko eta Mondragon Unibersidadeko sei lan-taldeko 200 gaztek garapen iraunkorra aztertuko dabe. Eusko Ikaskuntzearen XVI. Biltzarrean egingo dan Gazteriaren Foroan izango da hori, zemendiaren 29an, 30ean eta abenduaren 1ean, Bilboko Euskalduna Jauregian. Gazteriaren Foroa azken egunean egingo dabe.

Sei lantaldeak holan banatuta egongo dira: Lurralde Antolamentu eta Gestinoa eta beronen baliabideak; Garrantzi Soziala; Enpresa-dinamismoa; Ekonomia eta Fiskalidadea; Energia; eta Garraioak. Azterketea egin ostean, talde bakotxak ataratako ondorioak adostuko eta laburpena egingo dabe.

Unibersidadeek aukera askeko kredituak emongo deutsez Gazteriaren Foroan parte hartzen daben ikasleei.