Venezuelako Euskal Astea
Bizkaie!
Hilaren 19tik 27ra arte, Venezuelako Caracas eta Valentziako Euskal Etxeek Euskal Astea ospatuko dabe.
Hainbat ekitaldi antolatu dabez egun horreetarako, eta bertoko hainbat ordezkari izango dira. Kukai Tanttaka Euskadiko antzerki taldearen, berbarako, '1937. Oroitzapenaren bideetatik' antzezlana jarriko dau taula ganean zemendiaren 22an eta 23an. 1937. urtean erbestera alde egin behar izan eben euskaldunek bizitakoa erakusten dau antzezlanak.
Pintxoak egiten ikasi gura dauenak be, aukera parebakoa izango dau. Ikastaroa Falcon estaduko Chichirivicheko Zumaia Etxea jatetxeko sukaldariak emongo dau, zemendiaren 22an Valentzian eta 23an Caracasen.
Bazkari eta afariek garrantzi berezia daukie euskal kulturan eta, hori gogora ekarteko, Caracasen zemendiaren 24an eta 25ean eta Valentzian, hilaren 26an, mahaien inguruan batuko dira Euskal Astean parte hartu dabenak.